kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Izurri berria / Gotzon Garate / BAK, 1982

Izurri berria: marlboroaren usaina Joanes de Kakabeltz / Pamiela, 1983-06

Lerro hauetan esaten dena, Gotzon Garate idazlearen “IZURRI BERRIA” izeneko liburuari dagokio. Eleberriak, drogaren munduko ipuintxo bat kontatzen digu, Bilbon gertatua.

Raymond Chandler, Dashiell Hammet, era “Nobela Negra”ren idazle inportanteenak ezagutzen dituenarentzako, eleberri honek ez dio gauza handirik erakutsiko, egoera, kontaketa bera, hiztegia eta protagonistak hortik harturik, fidelki harturik baitaude.

Ez da ahaztu behar, “Nobela Negra” famatu hura, leku konkretu batean (Ipar Amerika), haro konkretu batean (mende honetako erdi haroan), irakurlego berezi batentzako eta batzuetan gero zinemara eramateko (gogoan eduki Humphrey Bogart eta bere zigarro itzalgaitza) idatzi zenik.

Orduan, baldintza horietan sortu zen eleberri mota bat ezin da 1.982 urtean Euskal Herriratu era emaitzak kalte soma ez dezan.

Are okerragoa, aukeratutako gaia hau —heroina— bezain polemiko denean, hau bezain konfliktiboa eta gure herriko gaurko gizartean honek dituen inplikazioak izanez.

Laburki esanaz, gauetik goizera Bilbo Manhattan bihurtzeak ez du inoiz erresultatu on bat emango. Ez behintzat literaturaren bidez gure egiazko arazoak serioski ukituak ikusi nahi ditugunentzako. Ez ote litzateke hobeagoa “Nobela Negra”ko titulu garrantzitsuenak euskaratzea, hauetako erdi-kopiak egin baino?

Beste aldetik —ez da dena txarra izan behar— Garatek erabiltzen duen hizkuntza ona da, eleberritxoa ulergarri eta irakurgarri da oso, eta euskaraz irakurtzen ohiturarik ez duenari entretenigarria izan dakioke.

Laburpena: Merezi du irakurtzea, Marlbororen usaina eta kea eskuz gogorki kendu ezkero.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak