kritiken hemeroteka

8.769 kritika

« | »

Laura kanpoan da / Jabier Muguruza / Erein, 1999

Besteena hobea ei dalako Arantza Etxebarria / Idatz & Mintz, 1999-05

Ezaguna izango da guztiontzat idazle musikariaren izena. Idazle lez baino, musikari lez, seguru. Izan be, musikeaeta literaturea uztartu gurean, oraintsu hasi jaku idazten Jabier Muguruza. Haur literaturea idazten hasi bazan be, bide barriak jorratu gurean edo, helduen literatureari heldu deutso. Lehenengo narrazio luzea hau, bi ipuinek osatutakoa: “Laura kanpoan da” eta “Mont-de-Marçan”.

Liburu bat, istorio bi. Sentimendu bakarra, protagonista bi. Lehenengo ipuinak emoten deutso izena liburuari, luzeena berau da-ta. Bigarren kontua lehenengoaren pare-parekoa dala esango neutre, hasierakoan kontatzen jakuna azpimarratzeko edo. Harago joango naz oraindino: hari berari indar eginda, istorio biak aurrez aurre ipiniko jakuz, istorio bakarrarentzat autoreak proposatzen deuskuzan amaiera posible bi baino ez dira. Horregaz ez dot esan gura kontu bietako protagonistak, Markos eta Nestor, pertsona bakarra direnik, bizitzak bardin antzean erabili dituela baino.

Argumentua etsipena, noraeza eta nahigabearen inguruan marraztuta dago. Protagonista biak arteak hartu ezinik eta beheak jota dagoz, burua altxatu ezinik, argia non ikusiko. Biak ala biak beste bizimodu baten bila doaz, daukiena baino, haragokoa hobea izango dalakoan. Ha ta guzti be, bataren eta bestearen arrazoiak ezbardinak dira sano; Markos ansiaren rock taldeagaz doa Galiziara hiru egunerako, ezkonduta egon dan artean zer galdu dauan ikusteko; Laura kanpoan dalako abiatzen da, bidaia abenturaz betetako esperientzia izango dan ustetan. Nestorrek alaba jaiobarriarentzat munduko gauza guztiak lortzeko joten dau Mont-de-Marsanera behar bila, ez dauka beste aukerarik; bizimodua, ameLsak, dana aldatuko daualakoan doa. Inoiz edo behin nor edo noren bizimodua eukitea sano erakargarria izan leiteke, baina atzenean zeure buruari traizino egiten deutsazula konturatzen zara. Besteena beti ei da gurea baino hobea, edo hori iruditzen jaku guri, behintzat. Horrelako esperientzia berezia edonoren bizimodua aldatzen dauana amaitu ostean, ganera, beti egiten dogu duda; lehengo bizimodura bueltatu edo gura doguna erdiesteko zer edo zer egin? Protagonistek be, danok egingo geunken moduan, aukera egin eta bakoitzak alde batera joko dau. Markos konturatu egingo da bizitakoa beste batena dala, eta burumakur helduko deutso barriro lehengo bizimoduari. Nestorrek, ostera, barru-barrutik indarrak atara eta bizimodu barri bat hasteko bidean aurrera egingo dau.

Liburuan ez dago beste munduko jazoerarik, ustea dagoen arren —eta usteak erdia ustel— zer edo zer gertatuko dala. Eguneroko bizimodua baino ez da kontetan, eta horrexegaitik da interesgarria, gutako edozein izan leitekealako protagonistea; neu, zeu, genre laguna… Liburua aitaren batean irakurtzen da, eta entretenigarria da, ganera. Liburu honegaz, irakurle, ez zara ur handitan sartuko, ez dozu barre-negarrik egingo, konturatu orduko amaituko dozuta. Amaitu eta ahiztu, gogoeta egiteko astia euki baino arinago.

Irakurri ostean, irakurle, zer dinozu? Zuk zein urtenbide aukeratuko zenduke?

Azken kritikak

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

Hedabideak