kritiken hemeroteka

8.496 kritika

« | »

Afrikako ahozko literatura, memoria kolektibotik kritika sozialera / Ana Urkiza / Egan, 1998

Herri-ipuinak: begirada unibertsala Miren Agur Meabe / Idatz & Mintz, 1999-05

Literatura aldizkari batean irakurri dut, oraintsu, esaldi biribil bat, esaunde ospetsuen estilokoa, maileguan hartuko dudana iruzkin honi goiburua emateko aproposa izan daitekeelakoan. Esaldia Amadou Hampaté Ba izeneko batena omen da: “Afrikan, zahar bat hiltzen denean, liburutegi bat erreko balitz bezala da”. Aipu horri polita bezain erlatiboa irizten zion aldizkari hartako artikulugileak, azken batean, zahar guztiak ez baitira egiaren igorle eta zaharren esperientzia berez ez delako baliotsua, entzule edo hartzaile egokirik ez duen bitartean. Bizitza luze bat, azken batean, ez delako nahitaez jakituri bermea.

Haatik, esango nuke beti ere estimagarriak direla adinduen esanak harrapatzeko eta betikotzeko ahaleginak. Zentzu borretan aipatzekoa deritzot Ana Urkizak (Ondarroa, 1963) Afrikako ahozko literaturaren eremu bat hartuta —ipuingintza— taxutu duro azterlanari. Liburukiaren edukia zati nagusi bitan egituraturik agertzen zaigu: lehenengoa, aztertzaileak berak Afrikako ipuinen gainean egindako azalpen orokorra dugu; bigarrena, zenbait lurraldetako (Ginea, Mali, Senegal.,.) ipuin-sorta txukuna. Guztira, hamazazpi ipuin. Ipuinok Karthala izeneko bilduma batetik aukeratu ditu eta lagin adierazgarria dira, beren ezaugarriak medio azterlanaren helburua egiaztatzeko: ahozko ipuinek memoria kolektihoaren gordeleku gisa eta heziketa sozialari begira betetzen doten langintza erakustea. 1980-1995 bitartean jasotako bilduma horren bertsio frantsesa euskarara itzulita luzatu digo Urkizak, euskara xalo, zoli eta gardenean.

Sarreran aztertzen diren alderdiak ondokoak dira, aurkibidearen arabera, eta hauxe hakoitzaren mamia labur-labor azalduta.

1. Gaueko hitzak. Ipuina noiz kontatzen den: suaren inguruan, jesarrita, iluntzean, entzuleen gogoa mezuak onartzeko prestuen dagoen unan.

2. Ipuinen publikoa. Zahar zein gazte, gizon zein emakume, ipuinaren entzuleek bi irakurketa eginen dizkiote ipuinari: bata, zuzena, hitzez hitzekoa; bestea, sakonekoa, irakasbidea enlaten duena.

3. Ipuinen helburu soziala. Gizakiaren eta gizartearen funtsezko itaunei erantzuna ematea eta kritika sozialean oinarrituz, heziketa-funtzioa burutzea.

4. Ezaugarriak. Lautan biltzen ditu ezaugarri nagusiak: ipuinak balio du jostatzeko, hizlariak trebatzeko, gauean hausnarketa egiteko eta egiara hurbiltzeko (izaera etiologiko edo dogmatikoa).

5. Gaiak. Ideia estereotipatuen bidez azaltzen dira, gai nagusi hauek: ausardia, saria edo irabazia, jakituria, bertutea, promesa, zigorra… ipuin-mota hauen bidez garatuta: alegiak, ipuin-enigmak, ipuin filosofikoak, familiari buruzko ipuinak eta herrien ipuinak.

6. Pertsonaiak. Nahastean bizi dira gizakiak, animaliak (sugea, txoria, igela, elefantea, kamaleoia, inurria..a gizakien sinbolo) eta deabruak edo mamuak. Gizaki estereotipoak dira, ezaugarri espezifiko baten hidez deskribatuak: anma-ordea, emaztea, printzesa, itsua…

7. Egitura. Alderdi formalei buruzko esplikazioa: kanpo- eta barne-egiturak, hasiera eta amaierako formulak, tituluak, espazioa, denbora eta estilo-baliabideak.

Azken horiei dagokienez, ezin aipatu barik utzi aniztasuna, agerikoak baitira sinhologia, elkarrizketak, errepikapenak, baliabide semantiko eta fonikoak eta kontalariaren lekukotasuna.

Bigarren partean edo ipuin-sortari dagokionez, gogoratzekoak iruditu zaizkit 7. ipuina “Sabanan hazitako umezurtza” edo 16.a, “Damkala”. Gustuak gustu, irakurleak berak egingo ditu bere aukerak. Irakurketa errante aldera azalpen txikitxo bat egiten du Urkizak ipuin bakoitzaren hasieran, funtsezko xedearen herri emanez: gizarteak gaitzesten dituen ekintzez infonnatzea, zaharren aholkuak aintzat hartzearen komenigarritasuna, justiziaren zigorraz oharraraztea, eta abar.

Ipuinetan, paisajearen, faunaren eta floraren aipamen nahitaezkoek bizi-bizi imajinaraziko digute zeharka edota filmen hidez ezagututako Afrika urrun arrotza: sabana, tam-tam hotsa, hipopotamoak, ibaiak… Tokiko deiturak, hala nola Bondi txikia, Bakulu mamutzarra edo Damkala arrantzalea, bereziak dira beren naturaltasunean.

Interjekzioek eta kantuek, ulergaitzak batzuetan haina xarmaz beteak, magiakutsuz homitzen dituzte ipuinak.

Dena den, esan behar noizean behin elementu harrigarriak ere ageri direla kontaeretan, modernitateak ere zipriztintzen duelako, goiz edo berandu, kultura guztien jatortasuna. Halaxe topatuko ditugu “irratia” edo “praka herdeak”, giro emiral eta mitiko horrretan lasai asko txertatuta.

Atseginena, irakurri ahala, kulturen arteko loturak antzematea gertatu zait. R.M. Azkuek Euskal Herriaren Jakintza-n jasotako Alaba eta Alaba-ordea hementxe daude, Umezurtza eta hipopotamoa izeneko ipuinean, aldagaiak aldagai. Haur jolasetan galdera-erantzun sisteman formulaturiko lelo edo errepika kateatuak ere hemen dira, harribitxien moduan distiraka:

Jainkoa. Jainkoa, eskain iezadazu eri ziri.miria, arren! / —Ziri.miria zertarako? —galdetuko zion Jainkoak. / — Ihiari eskaintzeko. / — Ihiari zertarako? / Behiari eramateko. / —Behiari zertarako? /— Kaka lortzeko. / — Kaka zertarako? /— Pikondoari eramateko. / — Pikondoari zertarako? / Amari eramateko. / Amari zertarako? / — Oihala eman diezadan. / — Oihala zertarako? / — Festara joateko / — Zeinen festara? / — Mouesaren festara. Ez dadika, arren, ni heldu aurretik bukatu!

Honelako lanak, irakurgai baliagarriak izan litezke eguneroko eskola-jardunean, gazteen imajinarioan murgildu eta :iber.steko. Ipuinek, bizitzaren alegoria izanik, sekulako balioa dutelako geure burua, geure jokaerak, geure arazoak aztertzeko. Denbora eta espazioa bestelakoak izanda ere, gizakiaren unibertsaltasuna gailentzen da, dudarik gabe.

Azken kritikak

Zuzi iraxegia
Amaia Alvarez Uria

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

O.ten gaztaroa neurtitzetan
Arnaud Oihenart

Gorka Bereziartua Mitxelena

Ez-izan
Jon K. Sanchez

Aiora Sampedro

Pleibak
Miren Amuriza

Jon Jimenez

Ehun zaldi trostan
Ainhoa Urien

Asier Urkiza

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Nagore Fernandez

Jakintzaren arbola
Pio Baroja

Aritz Galarraga

Antropozenoaren nostalgia
Patxi Iturregi

Hasier Rekondo

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Mikel Asurmendi

Baden Verboten
Iker Aranberri

Paloma Rodriguez-Miñambres

Ezer ez dago utzi nuen lekuan
Itziar Otegi

Mikel Asurmendi

Dolu-egunerokoa
Roland Barthes

Asier Urkiza

Guardasol gorria
Lutxo Egia

Nagore Fernandez

Zero
Aitor Zuberogoitia

Jon Jimenez

Artxiboa

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

2024(e)ko abendua

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

Hedabideak