kritiken hemeroteka

8.767 kritika

« | »

Argiaren barne-distantziak / Imanol Irigoien / Erein, 1989

Pinturaren eta poesiaren arteko ortzadarra Amaia Iturbide / Hegats, 1990-10

Pintura eta poesiaren arteko lokarriak nabari ageri dira, Eusko Jaurlaritzaren 1988.eko “Lizardi Saria” lortu zuen Argiaren barne-distantziak liburuan. Etengabeko paisaiaren barneratze-bidaia da pintura, poesia bezalaxe. Pintorea den poetaren begiak sakonera lerratzen diren begiak dira. Eta badago argia baino paisaia sakonagorik? Izate, tonu eta ñarbardura anitzetako argiaren, eta horen ahizpa bikia den ilunaren eskutik, bizitzari buruzko filosofia oso bat eskeintzen du Imanol Irigoienek, konfigurazio sendo eta nortasun haundiko poemario kontzeptual honen bidez.

Ikustekoa da, baita ere, liburuaren azala, egileak berak margoztutako koadro bat erakusten duena. Erdi zabalik, zeharkatuta izateko gonbidapen-keinuaz agertzen den ate hori iragan ondoren honako inpresioak jaso ditut pintzelada solte-tinkoak diruditen poemetatik: unearen gorespena, zenbait zertzelada inpresionista, espazio geometrikoak, simetria ikasiak, kolorearen izaera eta hizkera joria eta, azkenez, irudien arteko irisazio-jokoak.

Jasotako inpresiook margoaren aldare den udazkeneko pago baten ostoetan bezala agertzen dira. Osto baten pleguan, Imanol Irigoienek Argia benetako izaeraz janzten edo biluzten jakin duela irakurtzen dut (zenbat adjetibo desberdinez lagundurik doan argi hitza liburuan gaindi!); beste osto batean, argia dela medio, halako zilarrezko zantzua uzten duen atmosfera opa diela poemei; hirugarren batean estetika erlijiosoa, argi-itzal luze-meheaz osatutako katedrala, beti zerbaiten bila doan eta joate horretan egiten den gizakiaren sinbolo; laugarren batean, zitak erreferentzia argitsuak direla, egileak zein poeta eta filosofotatik edan duen antzemateko; eta bostgarren batean gizonarenganako sinismena.

Lizardiren irakurle fidela den poeta honek osotasunaren kontzeptua gogoratu egin digu. Azken aldian eta zenbait poema-libururen kasuan, munduaren ikuskera zatitua eman zaigu, oraingo honetan, ostera, batasunarena. Poema luzetxoen ondoan laburragoak tartekatzen dira, baina ez dago batzuen eta besteen arteko zatiketarik, forma desberdin bati badagokie ere. Guztiak, kolore umotuaren tenperaturaren legepean bilduta, filosofia baten pentsamendu-hari ordenatuak dira.

Neu ere pinturaren eta poesiaren arteko ortzadarraren paisaian bizi izan naizelako eta beste batzuk bizikide ditudala konturatzean, atsegin haundiz hartu dut Argiaren barne-distantziak, irakurri bakoitzean kristalezko poliedro bat bezala mugitzeri zaidan liburu hau.

Azken kritikak

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Zerua hemen
Oihana Arana

Maialen Sobrino Lopez

Barne zerbitzuak
Katixa Agirre

Amaia Alvarez Uria

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Joxe Aldasoro

Ni, laiko
Markos Zapiain

Aritz Pardina Herrero

Zure bazterrekoak
Cesare Pavese

Asier Urkiza

Termita
Garazi Albizua

Nagore Fernandez

Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux

Maialen Sobrino Lopez

Café Mokka
Jabier Muguruza

Mikel Asurmendi

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Irati Majuelo

Basatiak
Maria Reimondez

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Zerua hemen
Oihana Arana

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sekularizazioa Euskal Herrian
Joxe Manuel Odriozola

Mikel Asurmendi

Garondoan
Gorka Bereziartua

Asier Urkiza

Artxiboa

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

Hedabideak