« Tene lehiaketa | Konpromezurako bidea »
Septentrio / Aurelia Arkotxa / Alberdania, 2001
Iparrerat Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2001-12-08
Deigarria egiten da liburua hasieratik, liburu honetan, itsaso guztiak ez ezik, egon daitezkeen jenero guztiak biltzen baitira, ezagunak batzuk, eta ez hain ezagunak besteak. Elaberri tankera duten eleberriak, narrazio itxura hartzen duten narrazioak, poesia, bai, poesía azpitik beti, urpekari bat balitz bezala. Esaterako: “itsasturi zaharren itsaso/ gehiago ez den/ itsaso/ oroitzan ere ez”. Izenburua jakin nahi baduzue hauxe, Septentrio. Iparra, hobeki esan, euskaldun zintzo eta peto askoren helburu, zeinek beren itsasontzietan marinel gisa hara jotzen baitzuten bizigaien bila. Eta aurkitu ere bai batzuetan, bizitza; eta bestetan, heriotz beltza. Marinel herria baikara neurri batez; itsasoak ekarri dizkigu guri, euskaldunoi, loria eta aintza-une zoragarriak, oroitzapen gaziak, balearen aurka borrokatu ginela ziurtatzen digutenak, eta irabazi, beti irabazi, jo eta irabazi. Iparra: Martin de Hoyarzabal, Espainiako
fronteretako euskaldun kapitaina; Donibane Lohitzuneko Piarres Decheverry, izengoitiz Dorre pilotua; eta beste asko eta asko, Aurelia Arkotxak jaso eta bildu, jaso eta liburura ekarri egin dituenak. Kenneth White-k, liburuari eskaini dion sarrerako testuan dio: “Aurelia Arkotxak, honela baderraket, desagertu den euskaldun izaera du. Erran nahi dut bere gogoaren zolan daukala euskal kultura, badakiela euskal marinelen harat-honaten kartografia, urrun dagoela ideología identitariotik eta bortizkeriaren bidez adierazten diren eskaera burrunbatsuetarik, ondikotz ezer ez baita gelditzen hauek baizik, hondoaren bermea galtzen denean, eta axaleko uhagunean zalapartaka ibiltzeaz besterik ezin egin daitekeenean”. Le thème, toujours le même thème. Hain diferenteak ote gara gure arbasoen aldean? Iparraldetik sortaldera, beti gai bera, ez al da? “Grand Manan V ferryan/ bi marinel cribaggean/ jostetan ari/ killing time”. Ekialderantz Marco Polo joan zen eta bidaia haren minez idatzi du Aurelia Arkotxak liburuko testurik samurren, gozoen eta ederrena. Bada sortaldea nahiagoa duenik.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui