« Sopokel’en Antzerkiak | Xenpelar »
Euskalerriko ipuinak / Aingeru Irigaray / Itxaropena, 1957
Euskalerriko ipuinak E'tar N. / Euzko Gogoa, 1958-05
Kulixka-Sorta’ko liburu au ere aitatu bearrean gera. Izenak agiri jartzen digu irakurgai onen gaia. Irigarai jaunak bere itzaurrean esaten digunez, erri-usaiz ondutako ipui-bilduma degu li buru onen mamia. Emezortzi giputzak, bederatzi Bizkaikoak eta amabi Nafarroakoak dituzue ipuiok.
Ipui auek lendik or-emen emanak ditugu, ta Irigarai jaunak liburu batean bilduak eskeñi nai dizkigu. Asmo ederra, noski; ta zenbaitentzat bearrekoa. Azken urte auetan, liburu asko ta asko galdu zaizkigu; eztegu, beraz, lengo irakurgai oiek etxean billatzerik. Uts une ori betetzera ederki dator oraingo Irigarai’ ren lan au.
Baña ez uste izan, ipui oiek lenean eman dizkigunik Aingeru jaunak. Zenbait ipui, len Barandiaran jaunak emanak dira. Baña aren emanetan, euskera, erri bakoitzean itzegiten dan itz moztuz emana zan. Emen ipui oiek itzak osorik dirala agertzen zaizkigu, edozein erritan eroso entzunak eta irakurriak lirakenak.
Azkue’k eskeñi dio Irigarai jaunari bigarren arrobia. Zubiri-Manezaundi napar idazleak ere bere jario eztia ematen digu kontu auetan. Azkenik Caro ta Irigarai bera ditugu biltzalle. Askoren ekarritik, sorta egokia prestatu digu, beraz, euskaltzale ta osagille argia degun Aingeru adiskideak.
Liburuaren orrialde-barrenean itz batzuen argigarriak dakarzki biltzalleak. Naparroa’ko izketa, guri ez beti ezaguna; ango itzak emen eztitugu geiegi etxeko. An ere ez beste emengo zenbait itz. Bizkai’ko euskerak ere, ba-ditu bere koxkak. Guziok alkarren itzak adi-errez izan ditzagun, lagun onak ditugu orri-barreneko adierazpen oiek.
Euskera ikasten ari diranentzat, berriz, liburuaren azkenean, ipui oien erdal-itzulpena dakarkigu.
Asmo asko burutu nai izan ditu, ikusten danez, Irigarai jaunak liburu onen bidez. Ta asmo oien burutzea bide onez artua digu, ziñez.
Irakurgai ugaria, nunnaiko euskera, an-emengoen ezaguera zabalagoa, ikasleen aurrerapena, euskal-giroaren azkortzea… orra liburu onetan eskeintzen zaigunaren emaitz ugari ta pozgarria.
Idazle argiak, laguntzalle izan dituanak, Itxaropena Argitaldariak eta liburu nnen irakurleak, ar bitzate gure pozezko ongietorri ta arrerarik hilozkorrenak
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi