« Orbelak | Olerki-liburu barria »
Xenpelar bertsolaria / Koldobika Jauregi, "Jautarkol" / Itxaropena, 1958
“Xenpelar” Zeleta / Euzko Gogoa, 1959-03
Eten-gabeko euskal-irarkin ekiñari gogotsu jarraituz, orain ere beste euskal-idazti eder bat argitara eman digu Zarautz’ko “Itxaropena” Argitaldariak: Jauregi’tar Koldobika “Jautarkol” aintxiñatiko euskal-idazle ta olerkigille bikañak “Xenpelar” izenaz idatzi eta aren bertsoz ornitua.
Idazti edo liburu Ederra eta Gozoa, benetan, idazle ezagunaren oraingo liburu au.
Itz-lauz, bai itz-neurtuz, lendik ere euskal-irakurgai ederrik emanik digu errenderiar apaiz agurgarriak. Bere “Biozkadak”, “Egia´zko maitasuna ” eta “Ipuyak” biozkoi eta atseginkor izan ba’zitzaizkigun, “Xenpelar” au gozo izan zaigula ao batean esan dezakegu. Gozo, egille argiak bere aldetik liburuari ezarri dizkion lerro eztitsuengatik, eta Gozo, liburuak dakarzkin Xenpelar’en ainbat era eta gaietazko bertso-sorta mamitsuengatik.
Egillearen izen ona, arras aski da liburu jori au aurretikoak bezin irakurgarria izango dala iakiteko, ta ez du gure zintzarri-ots zaratatsu bearrik euskaltzale ezagunen artean aixe banatua izan dedin.
Ori baño geiago: euskeraz irakurtzeko oitura dutenen artean ez-ezik, ez-oituen artean ere, barrendua izango dalakoan gaude, eta egillearentzat, zar goralpen naigarriagorik?
Kuliska-Sorta-ko 25-26 zenbakidun idazti lilluratsu onek, aurretik adierazi degun bezela, ainbat era eta gaietazko bertso mamitsu-mamitsuak dakarzki: 226 bertso, guzira, bata bezin ona bestea; egokiak, biziak, gatzdunak eta jator-jator, disdiratsu neurtuak, danak.
Eta irakurleak Xenpelar’en duñu-gixa abestu aal-ditzan, bertso-sorta bakoitzari bertsolari ospetsu ark erabali oi-zituan eresi-doñuak, Jauregi jaunak, ezarri dizkio, egoki, irizkatzen ari geran liburu ederrari.
Xenpelar noiz jaio zan, noiz il zan, nundarra zan, ze giza-modutakoa izan asan eta bertsotarako zenbaterañoko etorria eta iaiotasuna zuan, egoki baño egokigo, agerpide ta xeetasun ugariz, beste iñork lezakean baño jatorrago, liburuaren egilleak, berak, euskera errikoi eta ulerterrezean zabalkiro adierazten digu.
Orain ogeitabost urte inguru, Lekuona jaunak argitara eman zuan “Literatura oral euskerika ” deritzan bertsoetazko idazti guztiz irakurgarriaren bidez, ezagutzen gendun Xenpelarren izatea, eta bere bertsorik onentxuenak ere bai; baña ezaugarri abek ez dituan irakurlearentzat ona emen “Jautarkol”-ek “Xenpelar” liburuan diona:
“Xenpelar, bertsolaria dezu soil-soillik, burutik oñetara bertsolari. Bertsolari erritar eta errikoi-uts. Ortih datorkio, bere izenari gure erriak erantzi dion dirdira. Irudipen biziko ta biotz-xamurreko erritar olerkaria, euskal-gizartearen biotz-tanpadak igarri ta bertso borobilletan abesten yayoa, erri-xearen alde, nunnai eta beti, bere abotsa jasotzen kementsua, plaza-gizon trebe, atsegin eta guzien begikoa.”
Eta gure Xenpelar, Pernando Amezketarra baño bertsolari osoagoa, bertsolari-doai ta bikaintasunez ornituagoa izan zala oarrarazi ondoren, Jauregi jaunak aberaski ta berezitasun arrigarriaz sendotzen digu bere aburu maukatua, esanaz
“Emezortzigarren mende edo gizaldian beintzat, bertsolaririk ospetsuena Xenpelar degu. Aren bertsoetako iturria, aren edozein gaietaz eta itz-neurtu zaillenez mintzatzeko erreztazun arrigarria, geroztik ere bertsolari gutxigan aurkitu izan ditugun doai bereziak dira. Iñundik ere orrengatik Xenpelar’en bertsorik pranko, entzun oi-dira gure egunetan ere ainbat bazterretan, eta Xenpelar-izenaz alako oroipen maitekorraz gure agure baserritarrak oroitzen dira.
“Dana-dala, ezin beintzat uka -dio Jauregi iaunak- Xenpelar bertsolari malla goi-geienetakora igo zitzaigula. Ezagutu zutenak esan digutenez, 12 urte-zituanean, bertso jatorrak botatzen asi omen zan. Bertsolari jaio nunbait.”
Ala izan bear, ain gazterik bertsotan asia izateko. Oraindik gazte zala bere lagun kutun Muxarro’kin lantegian izan zuen bertsozko eztabaidako bertso au, ezagunetakoa da euskaldun artean:
Aizak i, mutil mañontzi,
nagusiari goraintzi:
ez-alekian or pipa artzia
ez dala lizentzi?
Jenio txar oiek utzi,
bestela ezurrak autsi:
giza-legea nola bear dan
ezin erakutsi.
“Betroi baten tratua ” deritzaienetako onek ere, ba’du gatza ta neurtizkintz egokia
Oraindik gaztia da,
-ogei ta sei urte-
ernari omen dauzka
bost illabete.
Nik ezdiyot igartzen,
ala esan dute,
gezurra baldin bada
engañatu naute;
ezurrak txit torpe,
zañak dauzka fuerte,
-aragia aparte-,
zeñek nai du merke?
Ziriko baten truke
salduko nuke.
Xenpelar’en bertsoetan, ezagunenetakoa, berriz, onako au:
Lengo batian, esango det noiz,
igande-illunabarra,
nere andria dantzan zebillen,
begira, zeudenak parra,
lanian ez du arretik baña
pandangolari azkarra;
baldin neronek ikusi banu,
autsiko nion bizkarra.
“Andre gaxuan penak ” deritzan sortako au ere, ez da nolanaikoa:
Umiak karraxiyan,
neroni antzika,
senarra moskortzian
etxian musika;
erantzuten badiyot k
ontrako itzikan
nere bizkarrak ez du
izaten otzikan.
Guda edo gerraren aurkako bertso-saillekoa, beste au:
Ez naiz ni gerraren zale,
baizik pakiaren alde
zeñek nai duan alde
berari tira dale
bala bat sartu buruan,
aspertuko da orduan.
Jauregi jaunaren liburu aberats ontan erligio-gaietazko ainbat bertso onutsu ta entzungarri, Xenpelar aundiak egoki neurtu ta tajutuak, aurkituko ditu irakurleak. Ona emen “Azken juizioko eguna ” sortako bat:
Anima galdu baten tormentu
eta naigabe aundiyak,
zer diran ezin konsideratu
gizonaren memoriyak;
eternidade guziko penak
ez aren mende jarriyak…
Orra munduko gustuak eta
egun engañagarriyak.
“Konfesioaren gainean” abesten digun au ere, ez da txantxetakoa:
Zar eta gazte,
pobre ta aberats,
maister eta nagusiyak,
ez gaitzala, arren, desanparatu
Jangoikoaren graziyak,
animarentzat kaltian
datoz gorputzaren maliziyak?
Emen utzita juanak dira
oraindañoko guziyak.
Ederra, benetan; Baña onen antzekoak erruz ditu, gure bertsolari ooretuak. Ikasia edo eskolatua ez izateko, arrigarrizko bertsoak, bi eratako beste bi bertso abek ere:
Zer pena pasa zuan
Jesus’ek gugatik,
zintzilik iru ordu
gurutze batetik!
Lantza sartu zioten
bular sagradutik,
alare biziko zan
oyek danagatik:
borondatez iltzan
gu salbatziagatik.
Xenpelar’ek, berezko jakinduriz, maite zuan Euskal-Erria. Aapaldi biozkoi onek, zer besterik adierazten digu?
Gu gera iru Probintzi
lengo legeari eutsi;
ez degu bear etsi
naiz anka bana autsi
jaioko dira berriyak…
Gu gera Euskal-Erriyak.
Tamala, pena aundia, Xenpelar bertsolari ikasia edo eskolatua ez izatea! Ala izan ba’litz, noraño igoko ote zitzaidan gure bertsolari arrigarria?
Jauregi jaunak bere esanetan egoki ta aburu zuzenez digun bezela, emezortzi’garren eunkian etzan Xenpelar bezin bertsolari arrigarririk ez adimen argiagokorik. Geroztikoetan -ez-ikasi edo eskolatu-gabien artean, alegia- Udarregi zana izango gendun onena. Ikasien artean, berriz, Otaño eta Enbeita, iñolaze ere; eta Arrese eta Beitia auen gaindikoa.
Oraingoetan, ikasi ta ez-ikasien artean, Basarri. Onek badu bere bertso-sortadun liburutxo polit bat. Enbeita eta Otaño’ren bertsorik ederrenekin orniturik, ez ote liguke argitaratuko Jauregi azkarrak beste “Xenpelar”-en antzako liburu zoragarri bat?
Ai, ori egingo ba’lu!! Oraingoagatik egin dizkiogun goralpenak, pozik berriztuko geniozke orduan. Zorionak!!
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres