kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Euskal nortasunaren animaliak / Mikel Azurmendi / Baroja, 1986

Etnofaunalia Jon Kortazar / Eguna, 1987-06-18

Ideia xinpleak atsegin omen ditu herri honek. Adibidez, eta esan dezaket “ez da entsagurik egiten herri honetan, beraz herri honek ez du pentsatzen”. Edo herria benetan egon dagoela pentsatuko banu, zera adieraz dezaket “ez dago entsagurik beraz ez da ideiarik” hizkuntzak errealitate osoa barneratzen duela ontzat emanik.

Esaldi biak astiro irakurtzen baditugu, benetazkoak ez direla ikusi egingo dugu. Hala ere, horrelako, edo antzeko esaldiak bizirik diraute bere honetan.

Gure etnografia, nik ondoegi ezagutzen dudan baten aspaldiko literatur-kritika bezala, oso etnografia deskriptiboa omen da.

Parrafo biek ez dute izango, karakola eta barea bezala, zerikusi handirik. Baina Mikel Azurmendiren “Euskal Nortasunaren Animaliak” liburuan aurkituko dute lotura. Mikel Azurmendiren liburu honek entsegua egon dagoela baieztatzen duelako (eta bidenabar herri honek ideiak xinpleak atsegin ez dituela frogatu) eta etnografiaren bideetan interpretazioa aukeratu duelako.

Zer den liburu hau? Poesiaren ela irudimen munduetan barneratze benturosoa. Doktoradutza tesia poema bihurtzeko ahalegin eta lorpena.

Mikel Azurmendik Euskal Herriak animaliei buruz dituen errefrau eta tradizioak bildu ditu eta gero, bere irakurketa eman. Susmatzen dut bateren batek ez diola zientifiko deituko irakurketa horri.

Bost axola Mikel Azurmendiri eta niri! Libruruak merezi du. Eta merezi du, idazleak arriskuak jarraitu egin dituelako gure mamu barnekoiak, gure Imaginarioa azaldu ante. Merezi du, Mikel Azurmendik jakin dakielako ideia xinpleek eta metodologia deskriptiboek badutela elkar aurkitzeko tokia. Poesiaren etxeak gainditzen ditu bai baten eta bestearen mugak. Irudimena da gure babes-lekua, datuek ongi sendoturiko zubi eta aterpe.

Eguna, 87-06-18



www.susa-literatura.eus



Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak