kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Laborantzako liburua / Jean Pierre Duvoisin / Euskal Editoreen Elkartea, 1987

Laborantzako liburua Mikel Mendizabal / Argia, 1987-06-21

Hona hemen berriz ere, Euskal Editoreen Elkartearen beste liburua. Eta autore garrantzizkoa oraingo honetan, J.P. Duvoisin lapurtarra hain zuzen. Beti bezala Koldo Mitxelenak euskal literaturaren erresuma txikia egiten du, oraingo honetan idazle honen kalitatea azpimarratzen, “euskal itzultzaileen buruzagi eta errege” kontsideratuz.

Euskal literaturak, klasikoak gehienbat, astun eta lapaitz ospea hartu du bai irakurle aldetikako iritzietan eta bai eta ere kritiko batzuen iritzietan. Gutxi dira euskal testu laikoak, eta horietako bat “Laborantzako liburua” dugu.

Baina liburu honen garrantziaz jabetzeko merezi du kokapen bat egitea. Joan den mendean estranjeria aldeko ikertzaileak euskaraz arduratzen hasi zirelarik, bertako jendearen interesa bildu zen, beranduxeago lore-jokoak eta sortuz. Horrexegatik Bonaparte Printzea eta Duvoisin lapurtarra, euskal testuak argitaratzeko mezenas gaitz bilakatutakoa. Bere lanaren kalitatez kanpo, ugaritasuna da begien bistakoa.

Emaitza ugari horietatik, “Laborantzako liburua” txairoa dakargu egungoan. Txairo eta bakoitzak aukera ditzan bere arrazoiak. Utz dezagun aide batera lapurtarraren mendetako erabilpenak, idazkeran utzitako eragina, askok onartzen dotorezia eta atxikimendua. Beldurrik gabe esan daiteke, liburuaren xarmentako bat euskalkia izatez gain, idazkerak duen estilo zaindua dela, guregan atsegina sortzen duen eragile dudarik gabekoa.

Gaia soila da, didaktikoa, laborantzaren teknika eta ohituren sintesia, aitak semeari erakutsiari jarraiki moldatua, egokia, aspertzeko aukera gutxi duena. Belar lanak, behien azpi eta etzauntzak, gariaren ereitea prozesua…

Erakarpen zenbait duena, kultur hizkunde baten erakurgarri, hizkuntza eredu landu eta dotorea, hots, liburu erabilgarria. Bat baino gehiagori altxorra idurituko zaiona

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak