« Ibon Sarasolaren “Poemagintza” dala ta zenbait eritxi | Aldous Huxley-ren Brave new world nobelaren itzulpenari buruz »
Poemagintza / Ibon Sarasola / Lur, 1969
Sarasolaren “Poemagintza” dala ta, Zotaletari erantzuna Juan San Martin / Anaitasuna, 1970-03-15
Poemagintza liburua artu ta biharamunean, Amaya andereñoa etorri jatan etxera, emozionaturik, hain poema liburu ederra agertu zalako. Neu be poztu nintzan, holako liburuentzat arrera ona sortzen asia dalako. Beraz, nok esan ez dala praktikoa? Hemendik ikusi, solo guztietan ez dauala emon frutu bardina. Arlo guztietan ez da izan elkorra.
Minorientzat egina dala? Ta zer? Minorientzakorik ba ez ote dogu egin behar? Ta egiten ez bada, zelan jaso kultura mailea? Zelan eta non ase euren egarria begira dagozan poeta errezagoak?
Ni legez asko izango dira Euskalerri zabalean, beharbada uste dan baino gehiago. Eta gu beti poeta errezak irakurtzera kondenatuak egongo ginan, holako libururik argitaratuko ez balitz. LUR-en arpidedun askok sorkunde mugetara begira dagoan poesiaren lorratzik be ez leuke artuko; eta, era honetara, aukera hori eta gure bezalakoei goragoko kultura mailea lantzera laguntzen deusku. Eta era guztiak lantzeak emoten deutso edozein izkuntzaren literatureari nortasunezko aberastasuna.
Zotaletak eskatzen dauan poesia mailea betetzeko, hor dagoz beste poeta batzuek, euren gogoa betetzeko Sarasolaren legezkoak beharko dituenak, gero euren aldetiko lana erriari eta gaur egungoari begira eskainiko dabenak. Gehiago edo gutxiago, edozein poetak profeta kutsua behar dau. Kutsu hau Sarasolaren emoitzan gehiago izatea, onuragarria dala uste dot gure lurretarako. Atzekoarekin
ahaztu behar ez badogu be, aurrera begiratu behar dogulako. Bai, gaur eta hemen, baina lehengoa haintzat eta geroari aurrera begira, poesiaren arloan gu txienez. Eta alde honetatik ezin geinke esan, Ibon ez dala praktikoa. Nik behintzat hala uste, ba dala praktikoa.
Eta ez eskatu inoiz poeta bati berarena ez dan bidetik joatea. Poetak berak bilatzen dauan bidetik joan behar dau. Bai, ondo dagoz Zotaletaren bezalako ikus-moldeak, ondo dagoz zenbait eratako kritikak, poetei euren bideak argitzeko izan leitekezalako. Baina ez eskatu inoiz berarena ez dan bidetik joaterik. Ez eskatu beste era bateko eginkizunik Hori ez. Juan Antonio Aranburuk ANAITASUNA-ren zenbaki berean (183 zenb., 1970-2-28) lehenengo orrian, “Dei zoli bat” izenezko artikuluan dinoan legez: “Nire eritxiz, persona bakoitzak bokazino bat dauka, bokazinoa ez baita abade, monja edo fraileen monopolioa. Eta bokazinoa erriaren dei bat da. Bakoitzak bere munduaren aurrean, eta aurrean daukan errealidade hori aztertuaz, erantzun bat emon behar dau, ahal badau (bokazinoaren bigarren elementua). Beraz, ahalmen batzuek eta beharrizan batzuek osotzen dabe bokazinoa”.
Poeta bakoitza, bokazinoz da. Poeta bakoitzaren barruan, bokazinoak bere mota bereziak daukaz. Poeta bakoitzak bere bokazinotik euskaldun bakoitzak beretik legez, eskainiaz joaten bagara, egon seguru bihar obe batek argi egingo deuskula.
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi