« Uhaineri nausi eta Nor da hor | Odolaren mintzoa »
Jon Mirande-ren idazlan hautatuak / Txomin Peillen / Gero, 1976
Jon Miranderen idazlan hautatuak Xabier Gereño / Anaitasuna, 1976-12-15
Euskara batuan. 390 horrialde. Aurten, orain arte, euskaraz argitaratu den libururik inportanteenetarikoa. Liburu hau Txomin Peillen-ek antolatu du eta azken moldaketa GERO taldearen esku geratu da.
Aurrera egin baino lehen zerbait argiztu behar nuke, hau da, ANAITASUNArako liburuez idazten ditudanak ez direla haien kritika, irakurlearentzat presentapen bat baizik. Ene helburua ez da liburuaren azterketa sakonik egitea, ohar batzu presentaturik irakurleak liburuaren nondik norakoa jakin eta euskaraz irakurtzera bultzatzea baizik. Eta goazen harira. Inork Jon Mirande ezagutzen bazuen, hori Txomin Peillen dugu. Biak Parisen jaioak, hiak guraso euskaldunetakoak, biak erdaraz hasi eta heziak, biak euskaldun berriak eta biak euskal idazleak. 1975-76 ikasturtea bukatzear zegoela, Peillen Deustuko Unibertsitatera etorri zitzaigun Mirandez hitzaldi bat ematera. Haren hitz jarioa euskaraz izugarria zen. Berak aitortu zigun horrela kontsideratua zegoela, hiztun bezala. Eta oso gustora entzun genion. Bukatzean, zorionak eman nizkion eta beste nobela bat idatz zezan eskatu. Ez dadila gerta Peillenekin, Miranderekin bezala, zeren haren mailako idazlerik baztertzea bekatu larria bailitzateke euskal literaturaren apaltasuna ikusita. Gainera, nobelak behar ditugu.
Gaurko euskal irakurlegoaren gehiengoarentzat, Mirande “Haur besoetakoa da”, ez baitu haren lanetatik ia besterik ezagutzen, baina gutxik daki nobela hori 15 urtetan argitaratu ezinik eduki zuela, garaiko euskaldunen moral mugatua kausa zela, Mirande berak Peilleni kartaz aitortzen dionez: “baina ezin publika eraz dezakela borobilki
erraiten deraut (Mitxelenak EGAN-i buruz)… bertzela “akabo aldizkaria” (196. horr.). Eta Miranderen komentarioa honetaz: “Hainbat gaixto euskal publikoarentzat”.
Orixe bezala, Aresti bezala, Mirande jenio bat zen, indar sortzaile berezi bat zuen. Baina haik ez bezala, Mirande bakardade izugarri batetan dakusagu. Orixek eta Arestik giro bat zuten edo lortu izan dute beren inguruan, omenaldirik nork egin ba dute, ikurrin bat bihurtuko dutenik ba dago. Miranderekin ez da horrela gertatzen. Noren erruz? Behar bada berea, ala gurea da. Baina egia hori da, idazlea eta irakurlearen artean etendura bat zegoela. Mirandek ez zuela bere publikorik, eta horrek argitzen digu haren bizitza, eta batez ere haren heriotza.
Presentatzen ari garen liburuan Miranderen nortasun berezia agertzen zaigu, batez ere karta pribatuetan. Adibidez, ikus nola bukatzen dituen hauetariko batzu: “Jainkoak eta ez-jainkoak zurekin izan bitez” (56. horr.), “Buddhak zuhurtzia eman dizaizula!” (193. horr.). Euskara eta
Euskal Herria maite zituen. Behin batean, Peillenek bulegora telefonoz deitu zion, eta Mirandek honela idatzi zion: “Sekulako eztabaidak izan ditut bulegoan buruzagi eta lankideekin, larunbatean izan dugun euskarazko telefon-elkarhizketa dela zio, hain baitira “fransquillon” animal urdeak” (57. horr.). Beste batean bere ideologia aitortzen digu: “Dakusazun bezala, perilean nago Euskal Herrian demokratek urde faxistatzat atxikiko nautela, latin herrietako faxistek urde demokratatzat atxikiko nautelarik… eta funtsean ez naiz ez bata ez bertzea, europar razista baizik” (64. horr. ). Euskaldunez etsiturik, arabetarantz begiratzen du: “Horko mahomatarren ohiturez desaidazunak halako nahikari bat eman dit horra joateko eta Profetaren fedean ene burua murgiltzeko. Hasteko, arabikoaren ikasbide bat erosi dut… Zer nahi izanda ere, edozein fedek hemengo jendeen kristautasunak baino… ” (198. horr.).
Peilleni hil aurretik zuzendu zion azken kartan, 1972-II-6an, honela dio: “Azperturik nago zinez aldi huntan Euskal Herriaz” (362. horr,). Bere buruaz beste egiteko, Gabon eguna aukeratu zuen, egun hori “beste gehienentzat egun eder bat den legez” (364.horr.) Miranderentzat “higuingarria zelako”. “Bere buruaz eta Euskal Herriaz etsiturik hil eta Euskal Herriaz etsiturik hil dela…” (364. horr.) segurtatzen digu Peillenek.
Zain beheraldiak zituen eta lo-erremediatzeak erabiltzen zituen lo egiteko. 1925-XI-10ean iaio zen Parisen eta 1972-XII-25ean, 47 urte zituela, hil zuen bere burua, dirudienez lo egiteko pastilla mordo bat hartu ondoren
Irakurleak, jadanik, ikusi du Jon Miranderen nortasuna. Orain, liburu hau irakurriz, ikus beza haren lumatik irteniko produkzioa.
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Asier Urkiza
Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx
Aritz Galarraga
Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu
Mikel Asurmendi
Denboraren zubia
Iñaki Iturain
Aritz Pardina Herrero
Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños
Irati Majuelo
Izen baten promesa
Hedoi Etxarte
Joxe Aldasoro
Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia
Aiora Sampedro
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Mikel Asurmendi
Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Oroi garen oro
Beatriz Chivite
Maialen Sobrino Lopez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Asier Urkiza
Espekulazioak
Arrate Egaña
Nagore Fernandez
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Txani Rodríguez
Azken batean
Lourdes Oñederra
Mikel Asurmendi