« Euskadi 1984 | Elsa Scheelen »
Jon Mirande eta kristautasuna / Joxe Azurmendi / GAK, 1979
Jon Mirande eta kristautasuna Andolin Eguzkitza / Anaitasuna, 1979-07-01
Joxe Azurmendi idazle oparoak, oparorik bada, beste liburu bat eskaini digu oraingo honetan, eta berak ohi duenez, saio bat izan da. Berez, orain urte pare bat buruturiko liburua da, 1978.eko Irun hiriko euskal saioaren sariketaren irabazlea, eta horko idazlan saritu guztiek legez Gipuzkoako Aurrezki-Kutxa Probintzialak argitaratua. Liburu mardoa, 167 orrialdetatik zehar Jon Mirande Aiphasorho zenaren pentsatzeko maneraz berri eta interpretapen ematen zaizkigu, eta sano on eta sakonki eman ere, halako giroaren unibertsaltze batez, proposatzen diren azterketok onartu nahi ez, Azurmendiren saiorik gehienak guztiz irakurgarri egiten dituena, baieztatzen den guztia testuinguru bizi eta jori batetan aurkezten delako. Honako kasu honetan euskaltzalegoaren une goibel haietako berri doi eta datu interesgarriak emanez.
Alde batetik idazle zuberotarra ulertzeko entsegu bat bada ere, ezin daiteke uka, nik uste, maite den idazle onaren defentsa eta erribindikapena denik bestetik:
“Nik uste dut, bildur edo lotsa piska bat egon dela, Mirande aipatzeko eta aztertzeko. Bestela mila aldiz gehiago aipatu eta aztertu behar izango genuen.
Alegia, pentsatzailea. Euskadik ez du hainbeste pentsatzaile interesgarri, bat nolanahi ahazteko. Baina Mirandegandik beti, literato haundi bat zela bakarrik, esaten dugu, baezpadare, eta bet-betan lekutzen gara beste zerbaitetara. Pentsatzaile gisa ere inkomodo bait da marxismoaren etsai, pagano sorginzale, pederastiaren abokatu eta ” faxista” deabrua! Oraindik ere lotsatu egiten ore gaitu, ba? Bildurtu, agian.”
Bestela, egiten den azterketa oso zehatza da Mirandek dauzkan elementurik nahasgarrienak argitzeko orduan, hala nola kristautasunaren aurrean zeukan jarreraz, antikristau baino gehiago ezkristau zelako, nahiz eta elizarekiko oso jarrera gogorraz “euskaldun zaharren gogo basa, borthitz eta handia aphaldu, ahuldu, hobeki erran, irendu zuen haren doktrinak; otso ginelarik bildots egin gaitu…” eta orobat haren faxismo libertari berezi horretaz, Miranderen oinarri sendoenetarikotzat beraren abertzaletasun arradikala aipatuz eta defendatuz.
Betiko legez oso euskara bizkor eta sarri askotan guztiz atsegina, edozein delarik gaiaren astuna. Oso polita esaldi ezpertsonalak egiteko erabiltzen den modua, bigarren pertsonak erabiltzen baititu, hizkuntza mintzatuan izan ere maiz entzun egiten den bezala. Hala ere guztiz ere, lantzean behin, oso gutxitan, egileak hiztegian daukan zabarkeria, edo konturik eza ere aipatu behar da, ez jakiteagatik egiten ez dela argi eta garbi baitago. Oro har, esaten ohi denez, euskal literaturaren historia modernorako arras liburu baliosa eta irakurleei gomendagarria, edozein dela haien interes nagusia, denborapasa zein euskal pentsatzaile baten. Jon Miranderen, ezagumendu barnekoa.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi