« Olerki solteak | Jon Mirande eta kristautasuna »
Euskadi 1984 / Emilio Lopez Adan "Beltza" / Txertoa, 1979
Euskadi 1984 B. Bakaikoa / Zeruko Argia, 1979-06-17
  George  Orwell-en  nobela  “NINETEEN  EIGHTY-FOUR”en  (1984)  ahantzera,  Beltzak  holakoxe  intento  bat  egitea  nahi  duela  dirudi,  bainan  Euskal  Herriari  aplikatuz.  Liburu  honetan,  Euskadiko  1984eko  gizartearen  egoera  aztertzen  du.  Esan  beharra  dago  gaztelaniaz  —gehiena—  eta  euskaraz  idatzitako  liburua  dela,  nahiko  ondo  lortua,  idazlearen  kezkak  eta  idearioa  klarki  agertzen  direlarik.
Liburuak,  puntu  asko  ikuitzen  ditu:  1984eko  Euskadiko  sistema  errepresiboa,  euskararen  problematika,  deritzaion  euskal  terrorismoa,  poliziaren  atxiloketak,  Kropotkianar  gizartea  edo  gizartearen  antolaketa  ideala,  zentrale  nuklearrak,  Donostiako  Alde  Zaharreko  hain  ezagunak  diren  barrikada,  ekologia  etabar.  Intelektualak  gogorki  kritikatuak  dira,  iraultza  kaletan  egiten  dela  esaten  dielarik  eta  ez  bulegotan.
1984eko  urte  hipotetiko  horretan,  Euskadik  bere  polizia  autonomoa  ukango  du,  orain  daukagunaren  beldurrik  ez  duena  gogorkerian  noski,  halaz  eta  guztiz  ere,  deritzaion  euskal  terrorismoa  ez  da  suntsituko  eta  gogor  erasotzen  arituko  da  eskualde  guztietan.
Polizia  autonomo  eta  demokrata  honek  neska  bat  atxilotzen  du  eta  komisaldegiko  egoera  larria  deskribitzen  digu:  poliziaren  deiaren  beldurra,  komonetara  joateko  gogoa,  koltxoneta  zikin  eta  usain  nazkagarrizkoa,  e.a.
Komisaldegietan  torturak  gogor  jarraitzen  dute  eta  horiek  salatzeko  asmotan  Europako  “demokrazietara”  jotzen  du  euskal  talde  batek.  Demokrazia  hauetan  sistemako  buruzagiek  agindutako  kondukta  betetzen  badugu,  demokratak  izango  gara.  Bainan,  inork  agintari  horien  esanak  kuestionatzen  baditu  edo  atakatzen  baditu  nartua  izango  da  kasu  honetan  egongo  dira  euskaldun  burrukalari  horik.
Egoera  honetan,  Beltzak,  Europara  eskursio  batetan  eramango  gaitu,  J.Z.ren  bidez,  konkretuki  Europako  hiriburu,  Bruxelas-era.  Bidai  honen  arrazoia  euskal  presoak  sufritzen  duten  tortura  salatzea  izango  da,  nahiz  jakin  entzule  sorrengana  doa-zela,  zeren  eta  Espainia  onartua  baitago,  osoki,  Europako  sasi-demokrazi  horretan.  J.Z.  talde  batekin  joaten  da  beti  bezala,  presoen  gurasoak  eta  lagunak  osatzen  dutelarik  —egun  gertatzen  den  bezala—,  bainan  egoera  larriago  eta  faltsoago  batetan  euskaldunentzat.
Handik,  Bruxelasetik,  Beltzak,  mundu  mitologiko,  gehienok  nahi  dugun  mundu  ideal-igualitario-errepresibo  gabeko  lamien  komuna  fantastiko  batetara  eramaten  gaitu,  nahiz,  gutti  desarroilatu  alde  hau,  hain  ederra  izanik  eta  imaginazioari  bide  librea  uzteko  gai  ederra  delarik.
Lehenbizi,  irteerarik  gabeko  pertsona  gehienen  jokabidea  hartzen  du  J.Z.-k  lamien  artean  aurkitzen  denean  gizarte  berri  eta  aurrerakoi  baten  proiektoaren  aurrean.  Beraz,  normala  den  bezala:  BELDURRA.  Pixkana  pixkana,  bildur  hori  galtzen  joaten  da,  gizarte  berri  horren  proiektoa  berea  egin  arte.
Atzean  geratuko  da,  historian,  eta  historiak  arbuiatuko  du  marxismoa-leninismoaren  izenean  Rusian  eraikitako  sistema  sozio-ekonomiko  “berri”  hura.  Gizartearen  zati  handi  batek  zeukan  ilusio  eta  itxaropen  guztia,  sistema  berri  honetan,  Pietor  Kropotkin-en  hiletetan  suntsituko  da.  Bainan…  “jaioko  dira  berriak”…  liburuetan  idatzita  ez  dauden  teoria  eginekin,  gogo  berriekin,  ilusio  berriekin  eta  oraindik  SISTEMATIZATU  gabe  dagoen  gatazka  bati  erasoko  diote  eta  sistema  dominatzaileak  ez  du  kemenik  eta  ahalmenik  izango  borroka  berri  hori  integratzeko  antzinan  askotan  egin  zuen  bezala.  Beraz,  gatazkalari  berri  hauek  posible  egiten  joango  dira:  sistema  komunitarioa  komunen  independentzia,  jabego  pribatu  eza,  libertatea,  e.a.
ETA-poliziaren  arteko  burruka  harmatua  ez  da  bi  talde  hauen  artekoa  bakarrik,  baizik  gizarte  zaharra  eta  berri  baten  artekoa.  Funtsean,  “esklabo  minoritari  harmatu  eta  esklabo  ezharmatuen”  arteko  etengabeko  gatazka  izango  da.  Eta  hori  ez  da  amaituko  menperatzeko  formak  aldatuz,  baizik  benetako  zapaltzaileak  deseginaz.  Beraz,  nahiz  Euskadik  independentzia  klasikoa  edo  autonomia  bat  lortu,  ofizialki  deritzaion  terrorismoa  ez  da  desagertuko,  aurrera  joko  du.  ETA-poliziaren  arteko  burruka  hori,  bakarrik  amaituko  da  “egunero  sufritzen  dugun  biolentzia,  era  zuzenean  edo  zeharka  konplizeak  garen  biolentzia  hori  suntsitzen  denean  eta  hori  desagertzeko  gizarte  komunista,  libertario,  anaitasunezko  eta  igualitario  bat  ukan  beharko  du.
Italia,  Frantzia  eta  Alemaniako  talde  autonomoen  apologia  egiten  digu,  eredu  bezala  izan  dadin  gatazka  mota  hau  Euskal  Herrirako.  Ez  digu  beste  burruka  eraren  aipamen  handirik  ematen.
Azkenik,  Donostiako  Ategorrietan  Errepublika  garaiean  eman  zen  langileen  hilketa  berrituko  digu.  Orain,  hilketa  horien  arrazoia.  Errenteriako  Kaputxinotan  nuklear  hondakinak  daramatzan  kamioi  baten  istripua  izango  da.  Jendea  ohartuko  da  ez  zekien  arrisku  baten  pean  bizi  dela  eta  horren  protesta  izango  da  jendea  manifestapenetara  bultzako  duena.  Ondorioa:  asanbladak,  barrikadak,  heriotzak,  etab.  Egun  nahiko  erreala  eta  gerora  zer  esanik  ez  dena  da  historio  hau.
Liburua honetan, ezin daiteke esan, imaginazio asko dagoenik zeren eta historio guztiak gure artean gertatutako gauzekin oinarrituak baitaude, halaz ere errefreskagarria dela deritzat irakurtzea. Hizkuntza aldetik oso erraza da ulertzeko gaztelaniaz, eta nahiz eta euskaraz zenbait alderdi nahiko ilun egon eta zoritxarrez, parte ttipiena delarik.
Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez
Asier Urkiza
Beste zerbait
Danele Sarriugarte
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Amaia Alvarez Uria
Txillardegi hizkuntzalari
Markos Zapiain
Jon Jimenez
Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap
Paloma Rodriguez-Miñambres
Lakioa
Josu Goikoetxea
Mikel Asurmendi
Lur mortuak
Nuria Bendicho
Irati Majuelo
Hitz etena
Eustakio Mendizabal "Txikia"
Paul Beitia Ariznabarreta
Akabo
Laura Mintegi
Joxe Aldasoro
Patrizioak eta plebeioak
Kepa Altonaga
Paloma Rodriguez-Miñambres
Nork gudura haroa?
Patziku Perurena
Mikel Asurmendi
Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez
Asier Urkiza
0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar
Nagore Fernandez
Akabo
Laura Mintegi
Aiora Sampedro