kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Bide barrijak / Euzkerea, 1931-12

Euzkel-elertija aurrera dua. Geruago ta idazti polittaguak argittaltzen dira. Oraintsu olerki-idazti ederra agertu yaku: Urkiaga’tar Estepan, “Lauaxeta”rena. Idazti onen ixena goyan attaturikua dozu, irakurle. Verdes Atxirika’renian eginda dago, ta politto eginda be.

Euzkotarratzaz idazten oi-dabenak esaten dabe sarri, bertso-zaliak garala, bertsuak erraz ta eurrez egiten doguzala. Orixe dala-ta, euzkeldunak batuta dagozan edozein tokittan, bertsolarijak agertzen dirala, basoko lorak jayo ta azten diran lez, iñok ukutu ta ezer egin barik.

Orrelan ixaten da, bai. Baña ardandegi ta sagardotegijetan entzuten diran bertsuetatik, gure olerkari ospetsuben olerkijetaraño, bide luzia dago gero…

Gure abandak bertsolari asko ixan dauz, bai bein. Euretarik batzuk errazto egin dabez bertsuak baserritarren aurrian. Batzarren bat dala edo erriko jayak dirala bide, euzkeldunak batuten diran lekubetan beti agertzen yakuz bertsuak egitten dakijen gixonak. Beste batzuk, ostera, arek baño jakittunaguak diralako edo, ortik ziar zabalduten diran ingurrijetan edo izparringijetan egitten diran erromerijetara ba-zuaz, erraz ikusiko dozu gixon arloteren bat, gittarria joten daun bittartian “bertso barrijak” abestuten. Geyenetan, olako bertsuak txarrak ixaten dira, zentzun aundirik, esangura sakonik eztaukelako. Orratiño, baserritarrak abua zabalik, kokolotuta lez egoten dira orrelako zentzunbakokerijak entzuten.

Olertija ezta ori, ezta urrik emon be… Olertija ixateko, oldozkun berezijak, ames zoragarrijak eta uste samurrak, bijotzari zirkin-eragitten dautsoenak, erabilli biar dira. Zoritxarrez, gure bertsolari geyenak eztauke olako gairik. Bai, ba, olerkarija ixatia ezta erraza-ta…

“Lauaxeta” da olerkari jatorra, errimia. Orretarako biar diran zerak beronek daukaz. Eta Euzkerea be errazto erabilten bai-daki, bein baño geyagotan, biarko zan baño azkatasun andijaguagaz, urrian. Baña kontuizu, irakurle, olerkarijai nasattasun andija, ostantzeko idazliai emoten etxaken ezkatasuna emoten yakela. Orixe ixaten da gure olerkarijok biar-biarra dabelako azkatasun ori, olerkijak neurtu ta apainduteko. Eta noizpait jazotzen da, azkatasun larregi orrek eliari ukutu ta min-egittia. Baña, tira…

“Lauaxeta”ren idaztijak olerki-txorta ederra dauka, irakurle euzkeldunak atsegiñez irakurriko dabena. Idazti onek gustittariko olerkijak eskintzen dauskuz. Batzuk era batekuak, beste batzuk bestekuak, baña danak bijotzetikuak, irakasle sakonakin ta mattasun-arauz adimena argitu ta barruba samurtuten dauskubenak.

Alde baten euzkeraz dagoz olerkijok; beste aldian, erderaz, ta ziatz erderalduta be. Egilliaren asmua ixan da, itxuraz, bere idaztija esku gustijetara eldu al-ixatia. Tira, ba. Lentxubago be olan argittaldu zan beste idaztiren bat.

“Aitzol’dar J” ixenordia erabilten daun idazle ezagun-ezagunak “aurritza” ezartzen dautso “Lauaxeta”ren idaztijari. (Berak “Itzaurrea” iminten dau. ¿”Aurritza”, “itzaurrea” baño obeto ez-ete?) Gure “Aitzol”ek ederto idazten daunik esan-biarrik eztago. Eta euzkeraz ta españeraz egitten dau, ostera.

Idazti-azala ikusgarrija da ixan be. Itxaskixon morrosko bik, ixaso-ziar luzaro ibillijaz nekatuta-edo, osertza-begira jarten dira. Eskubak begi-ganian ezarten dabezalarik, eta alako baten bide barrijak ikusten dabez, ixontzija ariñago ta obeto eruateko bidiak. Mutil onek euzkotarren elia antzeztuten dabe. Bai, ba, gure Euzkerea geldi-geldi egon da, zirkin andirik egin-barik, eta orain lokija ausi ta arin ibilten gertetan da, gorputzari bizkortasuna ta goguari argi barrija emoteko. Euzkeldunen elia aberrijaren toki gustijetan bixiteko duña da. Eztogu leyarrezko ontzijan sartu biar, antziñetiko gauza bakana bai’litzan. Ez. Euzkereak baso-mendittik uri andijetako landegijetara, etxeko eskaratzetik idaztola ta salokijetara, langillien etxetxubetatik aberatzen jauregi andijetara juan biar dau. Euzkotar gustijoen ezpanetan eta bijotzetan egon biar dau. Baña orretarako, biar dan lez atondu ta apaindu biarko dogu berau, ta Euzkerea atondu ta apainduteko, bide barrijak erakutsiko dautsozan idaztijak argittaldutia baño obarik ez-ei-dago. Olan esan euskun Arana-Goiri andijak, eta bide orri buruz bere jarratxaliak beti ibilli ixan gara.

Onegaz eztogu esan gura, olako barrizkunderik edozelan egin biar danik. ¡Ezta! Euzkereak ixakerea, gogo berezija dau, ¿bai?, ta ixakera orren arauz egin biar dira gauzak. Gogo orren erraz egin euzan Sabin’ek bere lan gustijak, eta bultzada ikaragarrija eragin eutsan euzkotarren eliari. Sabin-ostez etorri ziran idazliak be bide orrexez ibilli ziran.

Eztogu aiztu biar, Euzkerea asabean jarauntsija dogula, jarauntsi eder-mattagarrija, ta jarauntsi ori, al-dogun giñuan obeturik, gure ondorenguai itxi biarko dautsegunik.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak