kritiken hemeroteka

8.684 kritika

« | »

Bide barrijak / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1931

Bide ta bide-ondo Lizardi'tar Jabier / Euzkadi, 1932-02-25

“Barrensoro” adiskidea. Lauso mamiak sortu omen-dizkizut adimenean. Oietxek argitzeko, bada, egite’aal-nizuke alegin, betarik eta are aldarterik ba’nu. Oraingoz, orde, itz gutxiz etsi bearko. Agian, esan nezake, aurrerago, berrizale izatea zeri deritxodan, ta berrizale izateak zer besterik dakarren ondotik.

Gaurkoz ekizu, Barrensoro, illunpean zarabilten naspil oiek nik sortuak ez dirala. “Euskaldun Batek” elkartu bide zitun bide berri zaleak eta ulerkaizkeria. Berak adierazi, berrizaleak aurreraegi-zale dirala. Ondoz, berberak aterea dezu idazle-mallekiko auzia. Ez, nere aburuz, balio-mallak: agian, soilki, olde ta ausardi-koskak. Edarmena ez degu guziok margo bereko ariez eioa: batzuk zuri, besteek urdin, berrizaleok… ¿gorri? Antola or. Orrek ez du ukitzen artillearen bikaintasuna.

“Euskaldun Bat”-i erantzun-bearrak nindekarrela, gogotik etzendun baztertu bear; ez-ta ere, ark erakarri-oñetik arloa ez ateratzearren, eltzen niela aren erizkerari ta ari-muturrei. Zio gutxitxoz egotzi didazu ogen larria. Iñoren lanari eskerrak ematen ez dakidala; nerea bakarrik aintzakotzat artzen dedala, atera litake zure esanetik. Zuk agertu bezain arroputz ba’nintza, inpernu betikora bizitzan epaitua aal-nengoke. Beldurgarri zait ori. Ez, Berrizale joak ez diran zenbaitxoen lanak ederresten ditut; eta ez diot iñori arririk jaurti, nere burua gerizatu-bearrez “Euskaldun Bat”-eri berea itzuli baño.

Bigarren naspil ori, bada, zeuk eta E[uskaldun]-B[at]’ek auzolanean sortua dezute.

Ta irugarrena, azkenik, zerorrek bakarrik, iñoren laguntza gabe. Mordollozale-ekikoa, alegia. Nere itz azkatuak urrengoan astiroxeago irakurtzea nai nuke. Neurtuentzat ainbat asti ez aal-dezu bearko.

Ondoz, etzendun “Larreko” agurgarria ta ni elkarren aurkez-aurke zertan jarria. Orretxek geienbat erantzupen au egiñarazten dit.

“Larreko”-ren iritziak, maiz, txorrotxegi iruditzen zaizkidan arren, gizonez maite det; idazlez, ederresten; abertzalez, gorazarre dagiot. Bikaintasun oiek nere eskuek ez ukitzeko diñan goitua ez ba’lego ere, ille urdiñarenganako itzal samurra bear nuke aski. Aren aurrean bai, atera dezakegu txapela biok, eta beste zenbaitek ere.

Itz oietxek zor nizkizun, aiton buru-xuri begikoa; ta artaratu nauen abagunea atsegiña ez izanda ere, ongi etorria bedi, biotza lasatuaren ordañez.

Besterik ez, “Barrensoro” zolia. Gañontzean, zere lanak nornairen etsipean daudeke, besteenak bezela. Zuzenez ari ezkero, orrek ez du langillea xuxperrarazten baizik. Okerrago da ixilpea. Alde ortatik, eskarrik-asko, beraz.

Ta jarrai ezazu euskel-salla orrein txukunki lantzen. Beldur naiz, azkenerako jendeak, zure zaar-zale goriari axola gutxi emanik, ez ote zaituan gure kofradian sartuko. Baña ez estutu. Zaude beti, zere edermen landuaren aginduetara.

Elerti-gaietan, ori da nik guzientzat eskatzen dedan azkatasuna.

Azken kritikak

Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Aiora Sampedro

Düsseldorfeko txibatoa
Karlos Linazasoro

Aiora Sampedro

Esne berriketan
Uxue Alberdi

Mikel Asurmendi

Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea

Asier Urkiza

Esker onak
Delphine De Vigan

Maialen Sobrino Lopez

Pedagogismoaren gezurtapen bat
Teresa Maldonado Barahona

Amaia Alvarez Uria

Jai-Alai
Gaizka Arostegi

Jon Agirre

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Mikel Asurmendi

Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi

Irati Majuelo

Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss

Aritz Galarraga

Erleen azken ziztada
Kepa Iribar

Jon Agirre

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Ibon Egaña

Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

Hedabideak