kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Edo zu edo ni / Ixiar Rozas / Erein, 2000

Bizitza berreskuratuz Javier Rojo / Ipar Atea, 2001

Ixiar Rozas gure artean eleberrigintzan hasi berria den idazlea da. Izan ere, Edo zu edo ni bere lehenengo eleberria da, baina bere idazkeran eta istorioa aurrera eramateko jarioan gehienetan hasi berriengan aurkitzen ez den erreztasuna nabaritzen zaio. Beharbada, honetan eragina eduki dezake kazetaritzan eta gidoilari moduan egiten duen lanak. Edo zu edo ni nobelaren argumentua bikote baten banaketan oinarritzen da. Gaztaroa atzean utzi duen 60 urteko emakume batek (Graziana du izena) galdutako bizitzaren lema berreskuratu nahi duelarik, bere neurriko erabakia ez dirudiena hartzen ausartzen da, ordura arte bizitzaren oinarria eta funtsa izan dituen gauzak atzean utzi eta bide ezezagunetara saiatu baita. Etxeko andrea, emaztea, ama, hau da, besteen funtzioan eta bere familiarako bakarrik bizi izan den emakumea
askatasun berria dirudienarekin topatuko da bat-batean, hartu behar dituen erabakien aurrean zalantzakor. Narrazioaren hari nagusia banaketaren inguruan biltzen delarik ere, bestelako bideetatik jotzen du eleberriak askotan. Istorioa denboran aurrera eta atzera mugitzen da, pertsonaiaren oroitzapenak eta momentuko gertaerak nahasiz. Bestetan, ametsa eta errealitatea maila berean agertzen dira, gehiegi bereiztu gabe, gertaerei giro onirikoa emanez. Irakurleak behin baino gehiagotan dudak izan ditzake irakurtzen duena errealitatearen ala ametsaren munduan ote dagoen, errealitatea eta ametsa bereizterik ez bailegoen. Idazkera dela-eta, zatikatua da, inpresionista nonbait. Honetan paralelismoren bat aurki daiteke idazkera honen eta protagonistak denbora pasa moduan pintatzen duen koadroaren artean. Aipagarria da, baita ere, narratzailearekin eta ikuspuntuekin egiten den erabilera aberatsa. Hitz gutxitan laburbiltzeko, eleberria interesgarria dugu Ixiar Rozasen hau, besteak beste, euskal literaturan gutxitan agertu ohi diren gaia eta pertsonaiak erabili baititu.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak