« Arrats-beran | Zubimendi ta Lauaxeta »
Arrats beran / Lauaxeta / Verdes Atxirika, 1935
Arrats-beran Mogel / Ekin, 1935-08-17
Irakurri dot liburutxu au. Olerki txorta barria. Azalez bikaña, dotore-dotorea. Olerkiz neure biotza asetu, ta berau bear zan bestean goratzeko asmoz irakurri izan dot. Baña egi-egiz, biotza asetu baño mingoztu geyago egin daust. ¿Zelan mingoztu ez “Jaungoiko Zale”ko bat? Idazti onek Erlejiño-gaiz akats andiak daukoz, eta Erlejiño-arauz akats ta utsegiteak dituan gauzarik ezin “euskeldun fededun” izan nai duanari atsegin izan; ezin ezetara be aise emon. ¿Nungo Zillegiztiak ete diño (63’gr. orria) “neskutz-usañez ezpanak ezin daikezuz orbandu”? ¿Zeñek “emaztetxuba urketutia” oben eztala? ¿Zeñek “apez- ardua bukatzea” pekatu parkatu-eziña dala? Esakun oneik etxataz ezetara be atsegin, ta ezta beste 24 ta 29’garren orraildeko esakun asartuak be. Onixegaitik “Arrats-beran” ezin iruntzi izan dot, ba, ta gitxiago oraindik be bigarren labankada lez artzen dodalako, ta Erlejiño-gaiak edozelan darabilguzala iruditen yatazalako. Len, “Maitale-kutunean” iñoan:
“Zerutar egak ditu maitasun zaliak lurrera baizen sarri so dagi ortzira, bere leuntasun ziar mosu sutusbenak ezpan gañean otoi bijurtuten dira”.
Orduan maitekiro itzez ta gero “El Día”n idatziz ots egin yakon. tamala onuai jaramonik ez egitea. Mingarria Jaungoikoak Euskereak burua jasotzea nai dauanean Euskerea Euskereaz orbantzea!
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi