« Arrats-beran | Notas al margen »
Zubimendi ta Lauaxeta / (Liburu zehatzik ez)
Zubimendi ta Lauaxeta Jautarkol / Euzkadi, 1935-09-03
Gure bi olerkari auen izenak ospe berriaz jantzi zaizkigu. Mintza gaitean, ba, beren oraingo idaz-lanetaz, merezi dute ta gure aipamen txalokorra.
Zubimendi’ren “Zumalakarregi Poematxoa”, uts-utsik erriarentzat eta erriaren tankeran idatzia dago. Ez digu egilleak besterik eman nai izan; beraz malla ontako beste idaz-lanak aztertu oi diran eran, aztertu bear da au ere. Bertsolari trebe baten eran, gure izkuntzaren enparantzako balkoi luzean zutik jarri zaigu, ta
“Milla zortzireun ogei ta amairun
gerta zana argitzera…
Aztutze beltzan galdu ez dedin
bertsotan nua jartzera
Ormaiztegi’ko Zumala aundien
arrigarrizko izakera”.
ekin digu kantari. Ez nola nai ere…! Trebe ta jator gure bertsolaririk onenaren gisan. Ez da liburutxo apain au buruzagi aundi arren edeski edo kendaira bakarrik bertsotan iraulita; ba ditu beste zenbait aipagarri ta doai. Aren bizitza mamia aukeratzea, batasun ariz jostean gaurko gure erriaren bizi naiarekin ain zuzen eta egoki lotutzea, ez da auntzaren gau erdiko estula. Bertso neurririk, zaillenak ere, legun eta erraz darabilzki. Egia, ditenguen konturik ez du batzuetan artzea; baña gure bertsolariak ere, era orretan jotzen dute bertso kantetan. Nola nai dala, ni nor ba’nintz, aurrerantzeko bere bertso lanetan ortan kontu izateko esango nioke. Bertsolari ez jakiñei au eskatzea, geiegitxo litzake; baño Zubimendi, olerkari mallean daukagu, ta bidezkoa ez ezik, legezkoa ere deritzat, oni auxe eskatzea.
Abesteko egin ditualako edo, ez du ontan arretik jarri, noski. Akats ori ez baita kantari, ainbat agertzen; erriak ere, ez dio ajolik ezer ematen gai oni, bertso kontutan, beintzat. Izketan, oartu gabe, ederki egin oi ditugu ditonguok; ta bertsoak neurritzekoan, erdera kutsua agerian amaika bertso egilleri azaldu oi zaie. Gure artean bertso egintzara jotzen duten zenbaitek irakurri ta ikasi ote dituzte “Ortografía del Euskera Bizkaino”-n Sabin maixuak gai ontaz ematen dizkigun arau jakintsuak? Arau guziok jarraitu edo artu bear ditugunik, ez diot; baña, ditongueri buruz diona, euskal bertso egintzako oñarria dalakoan nago.
Dana dala, txaloak, eta txalo ugariak gero, zor zaizkio Zubimendi langilleari ain poematxo borobilla ta erritarra eman digulako. Gure errian irakurtzeko gogoa sartzeko, txit egoki eta bearrezkoak ditugu orrelako idaz lanak. Gertu berriro idazteko tresnatxo ori, ta ekin zure bide ortatik, euskararen alde lan bikaiña egingo dezu ta. Gañera, erriaren olerkaria, ziñetakoa, zu izango zera, ta bakarrik zu orin bezelako jaki goxuak aoan jartzen, jarraitzen ba’dezu. Erria zureganatuko dezu ta euskaltzaletu. Auxe da, noski, Zubimendi adiskidea, zure elburua: gure erria euskaltzaletu. Auxe bedi zure garalpena ere, ta zure olerkari ta idazte buruko koroi aren dirdira illezkorra.
“Lauaxeta”-ren olerkitxoak beste tankerakoak ditugu. Bizitza loretegian sartuta lorez lore egazkada urduritsuan azaltzen zaigu. Orain arteko bere olerkietan, biotz barnean, labe gorituan, kixkaltzen zeuzkan biozkadak eta gogo dardarak eman dizkigu. Oraingoetan, kanpotik artu oi ditu kanta gaiak. Begietan josi zaizkan lurkoi bizitza ontako gertakariak eta ikuskizunak artu ta jantzi arin eta politez apaindu ditu gure begien zoragarri izan zaizkigun. Leengoetan, bere buruarekin izketan agertzen zitzaigun; oraingoetan berriz bere buruarekin baño, kanpoko gauzaekin geiago.
Erderazko, Castilla’ko, romance zaaren eran tajutuak, ba ditu: Jammes’en erakoak ere bai. Guziak daramate alako bizitza dardara eta eder kutsu berezi bat. Azalez gauza utsak dirudite; baña idaz-lanetan edertasuna oartzen dakitentzat, ez iñolaz ere. Beste izkuntzetan orrelako olerki asko argitaratzen dira gaur, eta errez ulertu oi dira, izkuntza aiek gai oro erabiltzen jarriak bai daude. Gurean ostera, oraindik iñork gaur arte poesi mota au ez du erabilli; ez da ba, arritzekoa ulerkaitza xamarra izatea. Zerbait geixego erreztu zitezkela; ez diot ezetz; baña orduan luzeagoak izan bearko zuten eta laburtasunak eman oi dien eztia, galdu.
Jantzi ariña, bertso meeak bear dituzte taju ontako olerkiak. Bizitza izpitxu bat, gogo dardaratxo bat, biotz ikututxo bat besterik ez dira geienetan. Argatik, Jammes’ek, ordu arte olerkariak zerabiltzkiten bertso neurriak utzi ta neurri berrikoak asmatu zituan; auxe bera egin digu “Lauaxeta”-k: oleti mota au, janzki estu ta gogorretan sartzekoa ez baita. Soñako lasaia bear du eta tolestasun aundikoa.
Gure izkuntza zarrak, era guzietako langilleak bear ditu; landu gabeko soro, aberastasun gai dana degu. Goldetu, aretu, alpertu, mota guzietako aziak erein. Ara, landu gabeko lurra aberaspidean jotzeko, lan bearrezkoak. Auen eder lan bikaiñik edo igali ilezkorrik jaso nai ba ditugu; baita gure izkuntza zaarrak gure errian, mundua mundu dan arte, sendo iraun dezan ere.
Argatk, txalogarria deritzat “Lauaxeta”-ren lana. Zubimendi bezela, au ere, gure erri doakabeaganako maitasun sutsuak bultzatuta, lanbide minkor auetan dabilkigu. Elerti lanetan ez litezke gaur gure artean ibilli, nere ustez iñor, maitasun goitar orrek sututa ezik. Ez da dirurik jasoko, ezta txalo aundirik ere. Baña, Aberriak irripartxo goxo bat egingo dio eta auxe izango zaio saria atsegita zorion betea.
Ez alde ontatik bakarrik; berez olerki pollitak eta eder eztiz gantzutuak eskaiñi dizkigulako baizik, nere txalo beroenak, beintzat, jaso bitza “Lauaxeta” olerkari argiak. Gure izkuntzan ez ezik, edozeiñetan ere, lotsik gabe bizitzeko lain ba dira ta. Jarraitu barrengo zure txori egalariak euskal baso ixil ontara uxatzen, beren txioz eta txintaz beste txori lotiak esnatu ditzaten ea eder zale diran biotzetan egal-ikutu ezti bat, dardaraz, musu maitekor baten eran, utzi dezaten.
Lauaxetaren oharra:
UARRA. Gure olerkari ospetsu, Jauregi’k idatzi daun lantxo onek goratzen gauz. ¡Lar! “El Día”-n, lenengo orri-aldean argitara dabe eta eskerrak egin bearrean nago, batez be batzun aginkadaen ordez ezti gozoa emoten dauskulako Jauregi olerkari aipatuak. Iñok ez bestean ulertu dau nere asmoa. “Arrats-beran” idaztiaz uste bat naukon. Gaurko egunez Europa’ko letraetan lantzen dabezan olerki-motak gure ele onetan, be, biribildu.
Norbaitek esango dau: nimiñokeriak dozuz! Sakon-antza dauken lelokeriak egitea ezta gauza gaitza. Zeruko odeyak edo itxasuaren orruak gaitzat artuz beriala egingo geunkez eun ahapaldidun olerkiak. Ezerez-atza daukan gaya apainki erabiltzea dozu gaitzena. Onetzaz zerbait idatzi bear-izango dogu, bestela izkanbilla sortuko yaku. Jauregi jaunak bere zurtasuna erakutsi dau ondo baño obeto ulertu baitau neure asmoa. Zubimendi’tzaz diñozanak, be, poztu gauz, poematxoa, ba, ederki-egiña da. Eskerrak egiten dautsoguz idazliari.- LAUAXETA
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres