kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Elgeta / Joxean Agirre / Kutxa Fundazioa, 1996

Moderno baten begirada malenkoniatsua Xabier Mendiguren Elizegi / Argia, 1997-03-30

Nola begiratzen diegu guk, gaur, garai bateko trikitilari eta erromerietako argazkiei? Malenkoniazko ukitu batez, ezinbestez, modernotu nahian genbiltzanean zaharkitua eta orain, berriz, euskal kitsch moduko bat iruditzen baitzaigu, sepia koloreko edertasun batez jantzia.

Jarrera hori erakusten du Joxean Agirrek “Elgeta” nobelan. 1995eko Irun Hiria sarietatik eleberriari zegokiona irabazi zuen lan honekin, eta urte osoa itxaron behar izan du argia ikusteko, errata ugariz betetako edizio batean gainera, dena dela, argitalpen instituzional hauetaz esan heharreko guztia esanda dago aurretik ere, ez dugu insistituko beraz, eta bai saiatuko liburu hau erdi-klandestinitate horretatik ateratzen. Ondo merezi du eta.

Jazinto Rivas “Elgeta”, euskal trikiti klasikoaren aita hartu du Agirrek gaitzat. Modu berezian hartu ere, honek ez baitu ohizko biografien antzik ere. Arlote bihurturiko soinujole zaharraren pasadizo txiki batzuk eta dekadentziako garaia kontatzen dira baina esan liteke aitzakia bat dela hori dena, Agirreren arte narratiboa garatzeko.

Zertan datza Joxean Agirreren lana azpimarragarri egiten duen arte hori? Istorio txikiak asmatu eta kateatzeko abildadea, giroak sortzeko dohaina, esaldi distiratsuak biribiltzeko gaitasuna. Genero beltza eta erotikoa erabili ditu istorio txiki horietan autoreak, beti ere sujerentzi ahalmen handiaz. Eta narratzailea argazkilari izateak ere aukera ezin hohea ematen dio irudi guztiz indartsu eta plastikoak burutzeko orduan, zaharra eta berria nahastuz, kalea eta mendia, omenduekiko errespetua eta sortzailearen lotsagabekeria.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak