« Poema ikustea | Gizona bere bakardadean »
Manhattan / Edorta Jimenez / Elkar, 1994
Bilbo upon Hudson Itxaro Borda / Argia, 1995-04-23
Euskaldun zintzo garenoi, aspaldidanik iduritzen zaigu, mila arrazoin kultural eta familialen gatik, Amerikak geure barnean dauzkagula, nahi ala nahi ez: denek badugu izeba hat Bakersfieldsen, Renon bizi den adiskide bat edo Torontotik New Yorkera astero hegazkinez dabilen lagunaren lagunen bat. Bestalde, Manhattan Bilboko pasa-etxe ospetsu baten izena dela dakigun arren, edan-gauetan karrika ezkinetan Blade Runnerak susmatzen ditugu, eta solas maitekorren haritik Beverly Hills galanki igotzen. Hori guzia erraiteko, Edorta Jimenezek Elkar-en argitaratu ipuin bilduman ez gabiltzala arrotz-arrotzago agian Maitxutako patarretan!
Maixu eskuz izkrihatu bederatzi kontakizun bot eskaintzen dizkigu beraz Mundakako idazleak, odolez, alkoholez, sexuz eta rokanrrolez blai, hezur-muinetaraino xipaturik. Liburua hersten dugunean, metropoli hortan humanitate handirik ez dela agertzen zaigu: heriotz bortitzak, labankada galduak, desira hatsangak —mihiak lurrean herrestan— eta apalkeriak dira gogo-bihotzean jaun eta jabe. Ipuin bakoitza ihes molde bakun paten ikurra dela erants genezake, eta ber denboran, salbabide bilatze anker iniziatikoa. Betiko ixtorioa: ez zituena Axularrek ere dei berdintsuak oihuskatzen?
Azaleratzen den bortizkeria, atzoko euskal idazleek hiriaz zuten ikuspegi nihilistari hurbiltzen dira: Mad Max eta Blade Runneren artean nabarmentzen da, mundu honetan biolentzia zapaldua eta barneratua denaz gain, gune intimoetan suspertzen dela; zer da itxuraz bederen sexuaz bezain intimoagorik? Biolentzia intimista, indibidualista ondorioz, hedatzen da azkenean, libertateak ekar lezakeen jende erresponsabilitatea itzaltzeraino. Denek orok orain pentsatzen dute, metafora diferenten bidez, mundua preseki jungle bat dela eta ahulenak pairatu behar duela.
Katarsis berriz ere Bilbon.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro