kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Bakean ützi arte / Itxaro Borda / Susa, 1993

Lan autobiografiko zaindua Kadet Eiherabide / Argia, 1994-12-11

Hasieratik aitor dezaket lihuru honen kontakizuna Zuberoan gerta dadin gustukoa izan zaidala asko, neu bertakoa izanez. Ezen, eleberri batean nabaria den bezala, aipatutako gehiena oso asmatua baldin badago ere, beste gauza batzuk benetakoak dira, hala nola gune eta pertsonaia batzuk. Atsegin izan zait hemengo guneak aipatuak egotea, hemengo izenen oihartzuna aditzea. Gainerat, ez dugu zuberoeraz idatzitako nobela baten irakurtzeko paradarik maiz, aipagai dugun hau ez badugu erabat zuheroeraz egindako idazlan batentzat jotzen ahal ere, gerorago ikusiko.dugunez.

Orain, erran gogo nuke pertsonaia garrantzitsua, hots Amaia Ezpeldoi, ixtoriaren kontatzailea, zinez autobiografiakoa dela, idazlea bera hein hatean ezagutuz. Uste dut beraren jitea, egitateak eta ikuskerak ondo agertzen direla liburu honetan, eleberri idazleetan noizean behin gertatzen denez. Kontakizunaren atzean, gasbidearen aurkako borroka nabaritzen ahal dugu, bere gertakari ezberdinekin eta batzutan hurbiletik ukitzen ere dugu. Borroka latza eta, aurka egileen aldetik, galduta egon dena, Estatuaren eta sozietate handien interesei aitzi ez baita erraz buru egitea. Idazleak gertakari horiek baliatu ditu liburu honen moldatzeko eta hau ideia ona zen.

Alabaina, ixtoriaren haria laxoegia kausitu dut, soberakeria asko badira, gaia hein bat interesgarria izanik ere. Bestalde, solasaldiak nahiko ahul iruditu zaizkit, ez aski naturalak. Estiloa bera, maiz tinkoegitzat hartu dut, berdintsuegia, ez aski aldakorra, gogotik irakurtzeko zailegia batzutan. Hala ere, metafora onak azaltzen dira zenbait aldiz. Gramatikaren aldetik, hau ere aipatu beharrean, akats batzuk izanikan ere, hein batean xuxena dago. Zuberoerako aditza da erabat baliatua noski, behar bezala kasu gehienetan, baina zergatik hain usu aditz trinkoa erabil? Honek, lerroari beharrezkoa ez den pisutasun bat ematen dio. Hiztegiaz mintzatzeko orain, laster konturatzen da beste euskalkietako hitzak zuberoerazkoak bezainbat baliatuak direla. Esaterako, zuberoerako hitza badelarik esaera batendako, beste euskalki bateko hitz bat kausitzen dugu. Hau erraz uler daiteke, idazlea Nafarroa Beherekoa izanik. Aitor dezadan, hala ere, hiztegia zabala dela, idazle batentzat kalitate handia benetan. Alabaina, nere ustez, euskalki batean idazteko, behar litzateke ondo menperatu hau. Bestela, norberak bere euskalkian izkriba dezan, edo batuaz, hala nahi ezkero, hau ezagutzen dutenentzat. Liburu honetako ortografia, ia beti xuxena da. Eta hau nahiko harrigarritzat daukat, idazleak zer iritzi dion ikusten delarik, 52. orrrialdean: “Herri hontan ba zen, geroago argiago agertzen zeitan hystheria bat orthographyari bürüz”. Euskaltzaindiak, ortografia bat finkatua ez al du, Euskal Herri osoarentzat? Zuberoan lan hori, besteetan baino zailagoa izan da, zeren eta gure euskalkia baita idazkeran gehienik urruntzen ahoskeratik. Zailagoa izanik ere guretzat, ortografiaren normalizatzea orain gauzatua dago. Hobe, Zuberoerarentzat.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak