kritiken hemeroteka

8.799 kritika

« | »

Ilhun-argiak / Jon Mirande / EHU, 1992

Basamortuko oihua Joseba Zendoia / Argia, 1993-07-04

Bapatean, honako lerrotara ekarri nahi izan dugu hurrengo liburuaren aipamena.

Zergati ezberdinak eta ugariak daude liburu honen irakurketa gomendatzerakoan. Lehendahizi, betidanik iraindutako euskal idazle hat azken urtetako ilunpetatik argitan ezertzen dugulako eta bigarren, liburu honetan agertzen den poeman bilduma indar berezi batetaz horniturik dagoelako.

Oraingoz ezin dugu Miranderen biografia osoa aipatu, baina esan dezakegu bere hizitza ez zuela hain zoriontsua topatu “Ohiko Jainkoari” poeman azaltzen duenez: “Josu bar-Joseph, badut burhau’in zuri aitzi:/ Bihotzean osk bainituen zazpi ziraun/ Zeure munduon soilik nago —edozein zakhur/ Zoriontsuago bizi da ni bainoago”.

“Ilhun-argiak” deituriko liburu honetan agertzen diren poemak, 1950 eta 1954 urte tartean idatzitakoak ditugu. Garai horretan Mirandek lihuruxka bat argitaratu nahi izan zuen jatorrizko hainbat poemarekin. Horretarako, Andima Ibiñagabeitia adiskidearen laguntasunaz eta Ameriketan zegoen Miangolarra jaunaren dirua bultzada indartsua izango delakoan, aurrera abiatzen dira. Baina urteak pasa ondoren Miangolarrak ez ditu argitaratzen aipaturiko poemak (galdu egiten ditu) eta Mirandek (bere bihotza samindurik) Ibiñagabeitiari poema haien argitalpena ezereztatzeko aipatzen dio.

Egun, Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratu ditu “Gaur Egungo Euskal Poesia” deituriko bilduman. Felipe Juaristik erdarara eginiko itzulpenarekin: Jon Miranderen poesiari buruz Iñaki Aldekoaren sarrera ere aurkitzen dugu eta “Ilhun-argiak” poemari buruz Eduardo Gil Berak eginiko hitzaurre interesgarri batekin.

Liburua irakurri ondoren, ezin ukatu Miranderen asmo berritzaileak euskal poesiagintzan. Ordurarte aipatzekotan zeuden hainbat pentsamendu eta gai desberdinak Mirandek bapatean plazaratu zituen. Berarekin, esparru berri baten bila abiatuko dira: amodioa, sexua, guda, bakardadea, heriotza eta “Jainkoa” bera aipatua izango da Miranderen ahoan; ez euskal kristauak onartua duen Jainko judutarra, baizik eta Mirandek berpizten dituen antzinako euskal jainko eta jainkosak. Berak dioenez, euskal izaera indartu nahi badugu aipaturiko antzinako jainkoetara itzuli behar dugu (paganismoa berpiztu nahian agertzen zaigu betikor). Honela adierazten zaigu “Sanguis Martyrum” deritzon poeman: “Mari munduko, basajaun-jainko/ okher jakitun osoa,/ jainkosa zaintzen zenituztenak/ ibaia eta basoa,… … /Baal arrotza ukhatzen dugu,/ zuentzat berriz sagara/ eginen dugu aldareetan/ zathozte, arren! zain gara”.

Geu ere, honelako iturriaren zain egon gara urteetan zehar; beraz, momentu honetan eskaintzen zaigun oportunitatea ez dezagun baztertu gure betidaniko lainokeriarengatik.

Hala hedi.

Azken kritikak

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Erroen izerdia
Jone Bordato

Mikel Asurmendi

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

Hedabideak