« Zein demontre da John Fante? | Mimodramak eta ikonoak »
Eulien ugazaba / William Golding (Joxe Austin Arrieta) / Elkar, 1990
Eulien ugazaba Patxi Ezkiaga / Argia, 1991-09-29
Baieztapen gisa, zerau esan ohi dio here buruari “Eulien ugazaba” irakurri duen zenbait eta zenbait jendek: “Hauxe da, hortara jarriz gero, nerauk idatziko nukeen liburua”. Goldingek gure sentiberatasuna astintzen duten kirioak tenkatu egiten bait ditu, gure barne-arratibaren zurdak bailira.
Zer gertatuko litzaiguke, dio Goldingek, gure heziketa prozesuan jaso izan ditugun ohiturak, kultur horbainak larrutuko bagenitu? Zer ote da giza hezituari aurre eginez jartzen dugun berezko gizakia: sarraskilari basati eta hiltzailea?
Galdera ez da gaurkoa baina fikzioari Goldingek eman dion forman datza elaberri hau dagoeneko XX. mendeko klasiko izatearen meritua.
Bestalde ezin dugu ahaztu Bigarren Gerrate ondoko hamarkadan dagoela idatzia, zalantza nagusitzen zenean munduko aferetan. Goldingek 1954ean argitaratu zuenez, bederatzi urte besterik ez ziren iraganak Hiroshima eta Nagasakiren sarraskien geroztik. Korean, Indian, Indotxinan, Israelen, koloniatan behin eta berriro urratzen zuten gerrako danborrek espazioa.
Existentzialismoak ezkortasunez jantzia zuen literaturaren mundua eta interesgarria litzaiguke Camusen “Errebeldea” eta Becketten “Godoten zain” aurreko bi urteetan argitaratu zirela gogoratzea.
Bertrand Russellek zalantzan jartzen zuen gizadiaren iraupena eta Goldingek arakatu egingo ditu giza jokaeren zokogune ezkutuenak, zernolako bultzadek taiuturik dauden egiaztatzearren.
Goldingen fikzioaren oinarrian honako tesia dagoela esango genuke, hots, helduen mundutik erabat isolaturik gelditu den gizakiak bere berezko izatera jotzen duela. Gosea, izua, norberekeria nagusitu egiten zaizkie gizarte hezituan bakarrik loretu daitezken errazionaltasun eta urrikimenduari.
Gure ustez, honen jarria dago egilea bere tesia demostratzen, agian eskematikoegia bihurtzen duela elaberriaren argudioa. Beharbada zentratuegia legoke gizadiaren norberekerian, nolabait pertsonaien banan banako iharduera sikologikoaren azterketa ebolutiboa apur bat baztertzeraino.
Hala ere, osagai alegorikoez betetako “Eulien ugazaba” benetan da artelana eta orohar erabiltzen duen hizkera funtzionala izanik ere batzutan zaildu egiten da, handitasun kosmikoaren zirrara sentierazi nahi digunean batez ere.
Azkeneko bati hauetan nabarmentzen da bereziki itzultzailearen hizkuntzarekiko maixutasuna.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez