« Eskizofreniaren alderdi eztia | Soroa eta Barriola »
Poesiak. Antologia / Inazio Goikoetxea "Gaztelu" / Etor, 1990
Poesiak – Antologia Josu Landa / Argia, 1990-07-01
Iaz Orixeren omenaldian eragile aritutako taldeak, aurten ere beste omenaldi bat erakarri digu, “Gaztelu”rena hain zuzen. J.M. Lekuona, L.M. Mujika, J.M. Aranalde, G. Etxeberria, P. Iztueta, X. Azurmendi, etabarrek frogatu duten seriotasunagatik, jarraipena merezi du saioak. Omenaldien gurpilean inoiz falta izan den funtsa eta segida eman diezaieketelakoan.
Inazio Goikoetxea “Gaztelu”ren poemagintzaren barruan, bere azken etapako poemak ziren ezagunenak, batez ere Irun Hiria saria irabazitako bi liburuak. Oraingoan, goian aipatutako taldearekin batera haren bi ilobek egindako bilketa-lanaren ondorioz, ikaragarri zabaltzen da Gazteluren poesiaren panorama, eta are neurri haundiagoan, berekiko mirespena. Alde batetik, aldizkarietan emanak eta barreiaturik zeuden poemak bildu egin dituztelako, eta bestetik (batik bat), argitaratu gabeko koadernoetatik dozenaka poema ezezagun erreskatatu dituztelako.
Lau atal ditu antologiak. Aurrenekoan, gazte denborakoak biltzen dira (1933-58); gehientsuenak Ameriketan idatzitakoak dira. Ameriketatik etorri ondoren sorturiko lanaren berri ematen da bigarren atalean, 1959tik hasi eta 1979ra arte. Kronologikoki hortxe bukatzen da Gazteluren emaitza poetikoa. Beste bi ataletan, ordez, bestelako erizpideak jarraitu dira. Hirugarrenean, fetxa jakin batean ezin kokatuzkoak, eta laugarrenean, 1970-71 urteetan Irun Hiria sarira aurkeztu eta irabazle suertatutako bi poema bildumen hautaketa. Egileak berak prestatutako antologia partzial bi errespetatu egin dituzte antologiagileek (1933-58 eta 1970-72 aldiei dagozkienak), gainerakoen aukeraketa beren kargu hartuz.
Liburu honek Gazteluren poemagintzaz eskaintzen duen irakurtaldi berriaren ondoren, nik behintzat ezusteko atsegina jaso dut. Halako denbora tarte luzean zehar, eboluzio izugarri baten barruan garaiarekin bat eginda ageri bait da bere poesia. Izadia, aberri-mina, gizakien sufrimendua… sentiberatasun garaikidea agertzen du aldian aldiro. Lizardi, Oteiza, Gandiaga… forma aldetik ere eraginak jaso eta bere konstanteak (etsipena, gaua, e.a.) modu guztiz pertsonalean adierazteko gaiatasuna frogatzen dio antologia honek 1983an hildako poeta honi.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi