« Azurmendi eta Mirande | Euskal eleberriaren sorrera »
Urtemuga lehorraren kronika / Itxaro Borda / Maiatz, 1989
Ondokoek jakin dezaten ez ginela osoki zoriontsu Josu Landa / Argia, 1990-03-18
Probokazio-literaturaren esparruan kokatu ohi dute, dugu, ltxaro Borda. Oragarreko idazleak berezko duen izpiritu probokatzailea aipatuz —ez bakarrik literaturan—, lasai geratu izan gara maiz. Oker ginen geure lasaitasunean. Probokatzaileak errezegi integratzen ditu sistemak, eta literaturak ere gisa berean probokatzaile etiketa erabiliaren poderioz. “Urtemuga lehorraren kronika” irakurtzeak, Itxaro Bordaren aurreko liburuei buruzko eritzia kuestionatzera eraman gaitu. “Basilika” nobela aspaldikoa ere ez zen probokatzaile hutsa, berandu konturatu arren.
Bere ez-perfektotasunak eta kontraesanak ezkutatu nahi gabe idazten du Itxarok, bere buruarekiko kupida batere gabe. Gordintasun horretatik jasotako indarraz, ingurukoaren eta ingurukoen erretratuak hein berean dira kupidagabeak. Sustrai poetiko haundiko hitz goxoen tartetik, euskal literaturan produzitzen diren eztenkadarik latzenak isurtzen dira. Guztioi ziztatzen diguten eztenkada saminak. Latzak. Hain latzak dira eta hain harrak jota uzten du irakurlea, ezen gako erantzungabe batean murgiltzen gaituen: nola liteke bere orain arteko lan ez-perfektoena, idatzi duen onena izatea? Ezin jakin nola, hala dela konstatatzea baino ez.
Erreflexioaren ondoren sortzen dira askotan pasarteak, baina bestetan pasadizo baten narratzea izaten da gogoetarako bide eskaintzen duena. Baionako skuaterretik Barnekaldeko herri ttipietako tragedietara, amodiozko bizikizunetatik errepresioaren errealitatera. Kontaera bortitzenetan ere badago umore fin eta urratua, buldozer baten indarra duen ironia. Euri falta eta horren ondoko lehorteak bereganatzen du esanahi bateratzailea, eta nobela euriaren etorrerarekin amaitzen da. Euriaren erreibindikazioak biltzen ditu bere baitan gainerakoak.
Pasarteen lotura narratiboa ia hutsa da, sakonean dagoen lekukotasun sentimendua dugu lotura nagusia. Badirudi Itxaroren kezka nagusia oraingo literaturak, politikak, kulturak isladatzen duen euskal errealitatearen okerra dela, eta ondokoek zer pentsa ote dezaketen dudak sortzen dio arrenkurarik tristeena. “Zer pentsatuko dute gure haurrek? (…) Usteko zuten, bizitzeko prolemarik ez genuela, gure gizartea sanoa, azkarra, koherentea zela, ez ginela hil hurran geunden sozietate bat, hizkuntzaren harian jarraitasun zoriontsu bat zegoela, goserik ez genuela ezagutzen, eta euskalduna beti ere planttakoa, gisakoa, behar bezalakoa izan zela”. Egunerokotik sortutako materialez literarioki erantzun dio Bordak kezka horri. Hamar puntuko agiririk ez duen aldarrikapena da “Kronika”. Gosea eta jauntxoak egon bai bait daude. Gisa askotako notableak ere bai. Testamendu gisako kronika mingotsa, gure “ondokoek jakin dezaten ez ginela osoki zoriontsu”.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi