« Babilonia, Irigoienen sintesia | Bi egile dituen liburua »
Odoleko eskifaia / Omar Nabarro / Elkar, 1989
Odoleko eskifaia Josu Landa / Argia, 1990-01-14
1984tik hona, Omar Nabarrok ez du urte bakar bat ere pasatzen utzi poema-liburu bana argitaratu gabe. Joritasun horrek hurbilerazi ohi duen gainbeherari ederki eman izan dio buelta. “Odoleko eskifaia” boskarren poema-bilduma dugu, orain arteko gorabeheratsuena, desigualena.
Liburu-atarian, aspertuxe gauzkan ohiturari zabal eusten dio Nabarrok, besteen poema-aipuekin sei orrialde luze betez. Liburua irakurri ondoren ez dakigu egia esan zertara datorren, baina tira, asko jazten du.
Gai aldetik, orain artekoekin bat datozen konstante asko ageri zaizkigu honetan ere: itsasoa mundu erreferentzial bezala, gerra ondoko paisaia ia apokaliptikoak, hiriaren sumindura… Baina aurrekoetan ez bezala, liburu honetan izadia sentimenduen ispilu legez ageri zaigu etengabe. Hori bai, “Odoleko eskifaia”ko izadia guztiz bizi gutxikoa da, hila kasu askotan.
Derrota eta galondoko inbentario horren elemendu zirikatzaile eta bizierazle bakarrenetako bezala sexua eta alkoola aurki daitezke. Hau ere aurreko liburuetan bezala, baina honetan askoz presentzia txikiagoarekin. Izan ere, hauxe da antzeman dugun alderik nabarmenena: Omarrek elemendu bizierazle gisa maiz erabili ohi dituen horiexen agerpen eskasagoa. Alde horretatik, liburu honekin mundakarrak bere ikuspegi berritzaileenetakoa galdu duela iruditu zaigu.
Bestelako alorrean frogatzen du poetak urteen poderioz eskuratu duen maisutasuna: erritmo eta musikaltasunean. Itzela da “Odoleko eskifaia”n poemei darien barne-errima eta erritmoen borobiltasuna. Berezko dutela dirudi, kosta gabe lortutakoa, eta hori heldutasun seinalea da ezpairik gabe.
Liburu honek “Azkue Saria” jaso zuen 1988an. Hauxe da sariketetako tranpetako bat, larriena beharbada: batek ez daki Omarrek liburua espreski horretarako idatzi edo moldatu ote zuenentz; esan nahi baita, zaila da jakitea bestela ere modu honetan argitaratuko ote zuen. Tranpa horren arriskuen aurrean, idazleak dauka lehen eta azken erabakia, aurkezterakoan. Milioi bat pezetak arrisku asko justifika ditzakeela jakinda ere.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria