« Hizkera poetiko propioa eduki nahia | Argiaren barne-distantziak »
Balizko erroten erresuma / Koldo Izagirre / Susa, 1989
Balizko errotei irina sortarazi nahian Josu Landa / Argia, 1989-11-05
Liburu hau ez da liburua. Manifestu bat da. Poetika baino, amorrazioz egindako ultimatuma. Manifestua, “hitzak hitzetan loratzen” dituzten poeten kontra, norbere burua barne. “Eleak bele” bilakatu nahi dituztenen kontra. Eta manifestu hori kaleratzeko biderik onena aukeratu du Koldo Izagirrek, hots, poesia.
Haatik liburua hain dago sententziaz beteta. Orain arteko euskal poesiak astinaldi gogorra behar zuen, eta neurrian jaso du. Poesia balizko erroten erresuma dela onartuta, balizkotasunak irinik ez erakartzera bultza dezake sintzeritateak edo talentuak huts eginez gero. Poesiaren balioa dago jokuan eta horretarako gerra behar bada. ongi etorria bedi. Hobe gerrako beroan aritu, gerraondoko izuan baino.
Horregatik da liburu hau militantea. Koldok bere buruari disziplina izugarri estua ezartzen dio hasieratik, eta ihesbide poetiko guztiei muzin eginez praktikaratzen du eredu teorikoa poemaz poema. Irakurleak eta gainerako poetak ere hasieratik kontra jartzea nahiago du. Irakurle exijenteak bilatzen ditu autoexijentziarako garantia bezala. Eta modu militantez lotzen zaio autoexijentzia horri.
Ariketa kritiko horren abiapuntuan, Koldoren beraren hamar urteko parentesia baino lehenagokoari ematen zaio errepasoa. Mea culparik ametitzen ez duen autotxikizio hori pasata, hiru errotari zaharren bindikapenari eusten dio (Lauaxeta, Lizardi, Aresti). Ia liburu erdia hartzen duen zati horretan aski nabarmen ageri da bere poema-molde berria, ia deklarazio modura. Ondoko poemotan tokatuko da molde hori bere galaxia partikularreko esperanto bilakatzea.
Sintaxiarekin jotastea, hizkuntza apurtuz erritmo egokia bilatzeraino, gogotik maite du, baina zerbait jakina adieraztekotan. Hitz-bikoteen bidezko ziztadak ere ugari baina sekula ez debalde (“non eustea bera den haustea”, “urria izanen ez den oktobre”). Hizkuntzaren arkitekto hutsen garaia pasatu da zorionez. Mundu iradokor oso bat eraikitzera iristen da erroten erresuma partikular horretan. Errota azpiko ura eta ibaia; irina eta hiria; anti-poeta izan litekeen belea. Hitz batez. “mundua borobila ez dela” esatera ausartu da Koldo, eta oso modu borobilean egin ere.
Bukatzeko, arrazoia eman behar liburu-manifestu honi. Poesian zernahi idaztea ez da libre. “Balizko erroten erresuma” irakurri ostean, zailago da ontzat emandako liburu asko eta asko berriro oneriztea. Honen ondoren, zailago iruditu behar lizuke poesiak. Liburu honek poesia idatzeko gogoa ematen du.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi