« Uxioren “Os Eidos” | Neure lau urteko ibillerak »
Bizitzarekin solasean / Juan Kruz Igerabide / Elkar, 1989
Bizitzarekin solasean Josu Landa / Argia, 1989-05-07
Juan Kruz Igerabideren bigarren liburuak bere poesiaren dibertsifikazioa ekarri du. “Notre Dame-ko oihartzunak” hark estilo homogeneoagoa bazuen ere, oraingo “Bizitzarekin solasean” honek askoz estilo zehaztugabea du. Sinbolismo arrazionaletatik irrazionaletara pasatzen da liburuko orrialdeetan zehar, poesia libretik neurtutakora, lirismo erromantikotik naturaren ikuspegi erdi-surrealistara… eta amaiera aldera nahaste-borraste haundi baten trazak hartzen ditu liburuak. Halakoxe inpresioa eman digu guri behintzat. Lehenagotik beste bat argitaraturik daukala ez bageneki, hauxe bere lehen liburua dela esango genuke. Definizio errazegi batek normalean ez die mesede haundiegirik egiten poema-liburuei, baina estilo heterogeneoak hain modu nahasian biltzeak are gutxiago.
Orohar, amodioa, bizitza eta beroriek irudikatzen dituen natura ditugu Igerabideren poesiaren abiapuntua. Eta horrelako elemenduak modu abstraktuan erakusten ditu. Bere sinbolismoen iradokizunak abstraktuan hasten dira, eta abstraktuan bukatu. Ez du errealitatea transzenditzen, ezta fikzioa prolematizatzen ere. Nahi izan balu ere, lortu ez duelakoan gaude. Alde horretatik, poeta optimista dugu Juan Kruz Igerabide. Sinbologia errurala kristal baten atzetik bezala begiratuta zaila ohi da gaur egun berritasun poetikorik erakartzea, estetikoki nahiz eduki aldetik. Oso sentipen, estetika eta intentzionalitate desberdinetako poemak bildu dira “Bizitzarekin solasean” honetan, eta dagoeneko hasiberria ez den poeta bati hori baino gehiago eskatu behar zaiolakoan gaude.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi