« Argi bila | Mitxelenaren euskal idazlan guztiak »
Dena dela (Bezperaren kronika) / Joserra Garzia / Baroja, 1988
Dena dela Dabid Zuazalde / Argia, 1989-02-25
Ahaztuxea genuen poesia existentzialista irakurri ahal izan dugu Joserra Garzia poeta deskubritu berriari esker. Heriotza, bizitza, denbora… urradura sakon baten sentimendu bezala. Liburuko solapan bertan ohartarazten zaigu “Dena dela” poema-bildumak filosofiarekin etengabe burutzen dituen harremanetaz, dezente mugakoak badira ere. Baina irakurleak ez dezan pentsa “poeta suizida”ren irudiari egokituko litzaiokeen kasu baten aurrean gaudenik, esan beharra dago ere halako poemen alboan bestelako kontrapuntu ugari ere badirela: amodio-poemak, sistemarekiko agerpen kritikoak, alegiak, koplak… Hainbeste elemendu izanda, zer berri dakarkigu liburuak beraz?
Esaldi edo kontzeptu erdi-topiko bat hartu, eta berari buelta emanez poemak osatzeko joera nabarmena azaltzen digu Garziak. Buelta emate hori askotan hitz-jokuz edo/eta kontzeptualki eman daitezke, beti ere sententzia moduko zerbait berria poetikoki proposatuz. Saio hori etengabea da liburu osoan zehar, lorpen itxurosoen ondoan (“Xaguen erresuman / katua presidente / eta zakurrak / agintea”), ez hainbesteko batzu ere tartekatzen direla (“Askatasun zale / zaretelako / ateak zabalik / nahi dituzue. // Baina askatasunak / ez du / aterik maite. / Zabalenetik ere / ez da / kabitzen”). Topikoak iraultzea topikoetan berriz jausi gabe arras zaila bait da, eta errekurtso edo joku erretorikoaren kutsua errazegi antzematen zaio zenbaitetan. Saio hori errekurtso bezala ausarta da, eta Joserrak horretan du meritua, baina liburu honetan maiz ez du laguntzen poetaren mundu-ikuspegia jasotzeko orduan.
Nabarmendu beharra dago, halaber, asko zaindutako liburu baten aurrean gaudela, egitura aldetik zein hizkuntza aldetik. Neurtutako bertsoetan isladatzen den maisutasunak freskotasunean lagundu egiten dio ikaragarri, eta oso poemazale ez dena ere beldur gabe hurbiltzeko moduko liburua dela esan liteke azkenik.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi