kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Azken belaunaldia / Edorta Gonzalez / Elkar, 1988

Azken belaunaldia Dabid Zuazalde / Argia, 1989-01-15

Bestelakorik irakurri badugu ere, ez da hau euskaraz idatzitako zientzia fikziozko lehen elaberria. Aurretik, guk dakigula, Xabier Kintanak ihardun zuen (oroit, kasu, “Ukronia” famatu hura), eta Maddi Pelotek Maiatzekin “Biharko oroitzapenak” ipuin liburua eta “Teleamarauna” nobelatxoa argitaratu zituen. Egia da, hala ere, gutxi landutako generoa dela zientzia fikzioa, azpigeneroa askoren ustetan, eta alde horretatik idazle berri bat gure artean, eta beraz interesgarria.

Bilbotarra da Edorta Gonzalez, eta euskaldunberria, itxura denez, bere hizkuntza gogor eta hotz samarra bait da. Baina tira, batek esan lezake, liburua zientzia fikziozkoa izaki barkakizun izan ahal dela hori.

Liburuko istorioa hauxe da gutxi gorabehera: zientzilari bat deskubrimendu itzela egiteko zorian dago, baina horren ondorioaren beldur da. Ezegitekoa egin ondoren, Enperadoregoaren espioitza eta armada guztia izango dituzte atzetik berak eta bere lagunek. Nobelaren bilakaeran bestalde, gizakien espeziearen ordez zientzilariak asmatutako izaki berriak nagusituko dira.

Edorta Jimenezek, Susak zientzi fikzioari eskeinitako aleko saio batean zera zioen: geroaz mintzatzean beti ari garela oraingo gure errealitatea ematen. Eta horren zantzuak nabari dira nobela honetan. Hala ere, inpresio nagusi bat geratu zait, liburua goitik behera topikoz betea dagoela, sarritan errazkeriaz eta injenio faltaz, genero honetako literatura eta zinemako topiko gehiegiz gainezka. Egileak ez du mundu berririk, bere ezaugarri propioak izango dituen mundua eraikitzen jakin, eta irakurtzerakoan honez gero ikusitakoaren sentsazioa nagusitzen zaizu.

Dena den, istorioa ondo kontatua dagoela esatera ausartuko naiz, “korrektoa” dela edo: badu suspense pittin bat. Baina bukaerak berriz, kutsu mistiko-teologiko bitxia.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak