« Hatza mapa gainean | Dena dela… Lapurdiko »
Just Love / Itxaro Borda / Maiatz, 1988
Just Love Dabid Zuazalde / Argia, 1989-01-15
Maiatz batasunaren Uhargi liburu-bilduma Itxaro Bordaren lan batek (“Bizitza nola badoan”) hasi zuen 1984. urtean. Geroztik Susa eta Txertoan kaleratu izan ditu hitz lauz eta olerkizko liburuak, batasunaren aldizkarian izkribu laburragoak kaleratzeaz gain, eta orain Maiatzek berak argitaraturiko liburu berri batekin datorkigu: “Just Love”.
Azken aldietan, Maiatz aldizkarian mundu zabaleko herri askotako poeten lanak aurkeztu dizkigu euskaraz Itxarok. Besteek zer egiten duten ikasten, aztertzen eman bide du denbora, eta uzta jasotzeko garaia heldu da. Oso gustoko gertatu zait poesia liburua, agian Itxaroren liburuetarik umatuena, landuena hauxe datekeela.
Anitzetan betiko Itxaro Borda kausituko duzu: mingots eta zorrotz, inguratzen duen gizartearen eta honen balio ustelen kontrako. Hori egitean, halabaina, erritmoak inoiz baino landuago agertzen dira, hitzak arreta handiz aukeraturik, iradokizun ahalmen izigarria daramatela.
Itxaro kaustiko horren aldamenean beste bat ere eridenen duzu, samurragoa, ozpinaren ordez eztia darabilena, eta ez seaska kantetan bakarrik. Bizitzaren ikuspegi oparoagoa sumatzen ahal da. Aipagarria da bere poema luze xamarrak egiteko joera, hauetako batzuetan hitzak banan-banan aletzen direla.
Denetarik da liburu honen barnean. Badira poema hermetikoak eta badira kanturako eta burrukarako eginak diruditenak, lehen esan dudan bezala, erritmo eta lexiko lanketaz denak ere. Lots of love gure partetik Itxarorentzat.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui