« Gogo ibiltariak eman dionean | Hirugarren gizona »
Egunen aparra / Boris Vian (Ramon Etxezarreta) / Elkar, 1988
Egunen aparra Dabid Zuazalde / Argia, 1988-11-06
Erdi ahaztutako kontu bat gogorarazi digu liburu honek. Barrenean ikusi dugunez, Gipuzkoako Diputazioaren laguntzaz itzulia da. Akordio bat egin zuten, aspaldi samar, Itzultzaile Eskolakoek Aldundikoekin, literatura unibertsaleko hainbat obra itzuli eta argitaratzeko. Itzuli, itzuli omen ziren, eta ordaindu ere bai. Baina argitaratu, guk dakigula, honako hau, eta aurretik Ramonek berak itzulitako Betiko biak, Castelaorena, Susaren eskutik. Ez dakigu non dauden besteak, ez noren erruz dauden izkutuan ere, baina nolanahi ere den, on litzateke liburu guzti horiek argitara ekartzea.
Obra honetara etorriaz, nobela bat da Egunen aparra. Nobela bitxia, arraro samarra. Egilea ere ondo bitxia omen zen, jazzean, literaturan eta beste hainbat alorretan aritzen zena. Frantzian ospea eta itzala lortu zituen, baina erresuma horretatik kanpora ez dirudi halako izen haundirik bereganatu duenik.
Vianen obra honen ezaugarri aipagarriena hizkuntza bera dugu, akaso. Ustekabez betetako hizkuntza darabil egileak, hitz jokoz gainezka (adibide erraz bat aipatzearren, Jean Paul Sartre Jean-Sol Partre bihurtzen du hemen, metatesiaz). Horrelakoek jostalari bihur dezakete irakurketa, baina guri nekagarri samarra egin zaigu. Agian, euskara guztiz eta erregistro guztietan standarizatu eta normalizatu gabe dagoenez erreferentziak ilundu egiten direlako euskal itzulpenean. Ez da Ramon Etxezarretaren errua izango, baina gure aholkua zera litzateke; itzultzeko obrak hautatzerakoan, euskaratzeko ekar lezaketen zailtasuna kontuan izan beharko litzatekeela.
Bestalde, nobela polita da, zati eder eta humoristiko ugarirekin. Fantastikoa, surrealista samarra askotan, eroska; gu ez gaitu erabat ase baina.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres