« Xaguak soka-saltoan | Exkixu »
Ijito nexka / Miguel de Cervantes (Lukas Dorronsoro) / Baroja, 1988
Ijito nexka Dabid Zuazalde / Argia, 1988-06-12
Cervantes literatura unibertsalera igaro da “Mancha-ko Quijotea”rekin. Baina Espainiakoan garrantzia handia izan zuten “Novela ejenplar” direlakoak ere, genero narratibo hori finkatzeko. Badirudi Lukas Dorronsorok gustokoak dituela nobela horiek, lehen “Rinconete eta Kortadillo” eta “Kristal Lizentziatua” euskaratu ondoren beste bat baitarkigu oraingoan: “La gitanilla”ren itzulpena.
Bertan etxe onean jaio baina ijito atso batek hazitako nexka baten bizitza kontatzen zaigu: honen berezko heziera onak agerian utziko du bere jatorria bestelakoa dela, eta hortik aurrera gainerakoak. Konturatuko zinetenez, geroztik oso oso ohizkoa egin den argumentu mota portzierto.
Zerbait bereziki aipatzekotan, liburuan zehar ageri diren kantuak eta poemak itzultzen Lukasek egindako saio jator eta ederra; ahaztu baitzaigu neskatxa hau kantari bikaina ere badela esatea.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi