« Jomeiniren paradisuan | Umetako kontu beldurgarriak »
Maiteminduen ildoan / Migel Anjel Unanua / Kriselu, 1987
Maiteminduen ildoan Dabid Zuazalde / Argia, 1988-04-03
Produkzio ugaria galtzarbean dakarrela agertu zaigu Migel Anjel Unanua azken aldian euskal letren plarara, poeta eta itzultzaile gisa. Gaur lehen arloa ikutuko dugu, poema liburu honi helduz, itzulpena hurrengorako utziaz.
Beti da gaitza poeta “novel” batez jardutea. Edertasun ezkutu eta berrikuntzei antzematen zail delako batzuetan. Kaxkarkeria disimulatzen errazago delako beste askotan. Bata zein bestea izan, poeten lehenbiziko liburuek ez dute gehienetan oihartzun nabarmenegirik eragiten. Eta honek ere ez du ematen halakorik sortuko duenik.
Poemez zer esan? Ezer gutxi esatea litzateke amodioaz dihardutela, horixe bait dute poeta gehienek aipagai. Ohizko poeten aldean ordea, Unanua bereiztuko lukeen ezaugarri poema luzeak tajutzearena litzateke: luzeak baina zatikatuak, zati horiek batzuetan elkarrizketa bateko solaskideen esanak direla, narrazio bateko pausoak besteetan. Konposizio musikal batean bezala, lehengo oihartzunak iristen zaizkigu. Ea euskal poesigintzak pairatzen duen “sinfonien” eta hauen egileen eskasiari buelta ematen zaion noizbait!
Zenbait poeta anglosaxoi eta frantses ezagunen artean, eragin nabariena E.A. Poerena da, eta ez gara azkarregiak hori ikusteagatik, egileak berak aitortzen bait du. Idazle zaldibiar honi bere herrikide eta poesia irakurlearen ezagun batek egin dio aurkezpena: Tere Irastortzak hain zuzen ere.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi