« Baserritar nekuezaleentzako (sic) escolia | Onkoteak »
Irribarrea galtzen danean / Eusebio Erkiaga / Bizkaiko Foru Aldundia, 1987
Irribarrea galtzen danean Dabid Zuazalde / Argia, 1988-03-06
Elaberri honek Bizkaiko Aldundiaren 86eko Saria eskuratu zuen, eta antolatzaileek iazkoan argitaratu zuten, Jaurerritik kanpo banatzen berandutxo ibili badira ere. Izan ere, Eusebio Erkiagak Euskal Herri osorako zer esana baduelakoan gaude. Entzun dugunez —hau kaleratzerako gauza jakina izango da— Erkiagari eman diote aurtengoan Jaurlaritzaren Euskal Letretako Merezimenduzko Saria, bizitza osoko euskal kulturaren aldeko ahaleginagatik. Zorionak geure aldetik ere.
Nobela honetan dibortzio bezalako gaiak jorratu ditu Erkiagak, bizitzaren aldeko mezu baikor batez. Bestalde, Erkiagaren etorri oparoa aipatu behar, euskara aberatsa. Hemen ere bizkaiera batutzat edo finkatu den eredua erabiltzen da. Honetaz agian balegoke zer komentaturik: bere hizkeratik batura hurbiltze aldera bultzatu zuten bizkaitarrek, eta dudarik ez dago batipat ortografian hurbiltze hori gauzatu dela; baina hortik aurrerako beste pausorik emateko asmorik ba ote dagoen galde genezake; guk behintzat ez dugu horrelakorik ikusten.
Dena den, denok ere geure ahalegintxoa egin behar dugunez, beste euskalkietakook bizkaierara gehixeago jartzeko aprobetxa genazake.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi