« Hitzen jabe izan nahi du poetak | Baserritar nekuezaleentzako (sic) escolia »
Publikoari gorroto / Xabier Mendiguren / Euskaltzaindia-BAK, 1987
Publikoari gorroto Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-21
Gogor xamarra norberak idatzi duen liburu bat komentatu beharra, baina beste guztiak aipatzen ditugunez, ezin alde batera utzi honako hau. Beraz, aurkezpentxo bat egingo dizuet, eritzitan ez sartzeko ahaleginak eginez.
Teatro lan bat da Publikoari gorroto, Euskaltzaindiak eta Bizkaiko Aurrezki Kutxak antolatutako 1986ko “Toribio Altzaga” saria bereganatu zuena eta Bizkaiko kutxak oraintsu argitara emana. Laburra eta xumea da berez, baina ez beharbada irakurtzeko arina.
Antzerki moldeari buruz, ez da gure artean ikusi ohi den modukoa. Ez naiz “berria” dela esateko bezain pretentziosoa, horrelako gauzak aspaldidanik egin izan baitira: eraginak eta ikusterakoan, ezin aipatu gabe utzi Antonin Artaud frantziarra eta bere ankerkeriaren teatroa.
Obrak hiru pertsonaia ditu, eta tresneria gutxi behar denez erraza litzateke muntatzen. Hala ere, oso zaila ziurrenik publikoa bereganatzen (hori esan didate irakurri duten lagunek eta horixe iradokitzen du izenburuak ere, ezta?). Metateatroa egiten da bertan, teatroari buruzko teatroa, gaia ironiaz tratatzen saiatuz (lortu ote den, besterik da, noski).
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez