kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Teleamarauna / Mayi Pelot / Maiatz, 1987

Teleamarauna Xabier Mendiguren / Argia, 1988-02-21

Duela hiru urte pasatxo, “Biharko oroitzapenak” ipuin bilduma kaleratu zuen Mayi Pelotek, bere lehenbiziko liburua. Joan den azokan ezagutu dugu bigarrena, “Teleamarauna” izeneko elaberria. Bata zein bestea, zientzia fikzioaren generokoak.

Azpimarratzekoa da, itxura denez Mayi Pelot dugula zientzia fikzioa lantzen duen euskal idazle bakarra. Nik ez dakit Euskal Herrian zale gutxitxo dagoen, idazleak kilikatzen ez dituen edo generoak berak zailtasunak ote dakartzan. Dena den, beti da interesgarri gure literatura alor guztietan aritu eta trebatzea.

Zer esan dezakegun “Teleamarauna” izeneko nobelaz? Neronek ere orain hilabete irakurri nuen, eta erdi ahazturik daukat. Hala ere egingo dut gogoratzeko ahalegina. Gai nagusia, telepatia bidezko kontrola da; psikotelepatiaren zer hau nahikoa erabilitako gaia izan da zientzia fikzioaren historian, hala nola “Ubik”, nobela famatuan edota Asimoven lan zenbaitetan, agian egungo gizakiok dugun beldurretako bat izan daitekeelako.

Liburuko argumentu konkretura etorriaz, bada gaizto bat, telepatiaren indarrez eta bere probetxurako galaxietan zehar barreiaturiko zenbait lagun kontrolatzen dituena, hauxe da amarauna, eta armiarma horri aurre egiteko elkartu egingo dira adiskideok. Hortik aurrerakoak zuek deskubritu beharko dituzue.

Dena den, dela Iparraldeko lexiko eta joskera ohiturak eta hemengoak desberdinak direlako, dela etorkizun hurrun batean kokatzeagatik gauzentzako izen berriak asmatu behar izan direlako, guretzat behintzat ez da errazegi gertatu eta hasieran gogortxo egin zaigu. Esango dizuegu badela tartean Joseba Sarrionandiari egindako omenalditxo erdi izkutu bat ere, eta ea deskubritzen duzuen.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak