kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Samur eta gordin / Pio Berasategi / Elkar, 1987

Samur eta gordin Xabier Mendiguren / Argia, 1988-01-17

Pio Berasategi, Madrilen bizi den zegamar hau oroimenean erdi galdurik zeuzkan aditutako pasadizoekin ipuinak moldatzen, asmatzen hasi zitzaigun aspaldi eta hiru liburukitan eman dizkigu. Honako hau azkena.

Beste garai bateko giro eta pertsonaiak agertzen zaizkigu ipuinotan; Zegama ingurukoak asko eta askotan: San Adriango bazterrak, kontrabandista eta mikeleteak… Ahozko ondarearekin egindako saioa dugu Piorena, belarriz jasoak hizkuntza idatzi landuan birgogoratzeko saioa.

Berasategik badaki ahozkoa eta idatzia bi molde ez ezik bi unibertso direla kasik. Berak ez du hibridorik egin nahi izan, eta idazle honen ezaugarri nagusia zera litzateke: hizkuntzarekin etengabe jolasteko abilezia eta joera. Euskara erraxera zaletuei gordin gertatuko zaie, baina adierazpide berrien bila dabiltzanentzat samur ez bada ere aberasgarri izan dakieke.

Lekuz kanpo legoke kontatze teknika berrizaleak bilatzea hemen; beste erizpide batzuk erabili behar neurtzeko, bestelakoak baitira egilearen interesak: esate oatera, pertsonaia hauen bidez gure herritarren nortasunaren aztarnaren batzuei antzematea. Hortik Joxe Mari Satrustegiri egindako eskaintza aitorpena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak