« Tipo eskematikoak | Errotutako gizona »
Izuztarri / Luis Daniel lzpizua / Baroja, 1987
Narrazio mota desberdinak Mikel Mendizabal / Argia, 1987-09-27
Hiru narrazio desberdin agertzen zaizkigu Luis Daniel Izpizuaren liburu honetan. Eta gauza bat gustatu zaigu bertatik, narrazio mota desberdinak direla, autoreak bere dominio literarioa azalduz.
“Izuztarri” dugu liburuaren lehen narrazioa. Itxasaldeko herri idiliko bat azaltzen zaigu. Herri arrantzalea, paisaia fina, euskal kutsua nabaria izanik. Bertako mutil koxkor batek bera baino zaharragoa den lagun mina du, Bitxor, eta honek modu paternalista batez bizitzako alderdi ezberdinak azalduko dizkio. erlazio berezia eta Tina, gauzak okertzen joango dira Bitxor neska batekin ateratzen hasten denean. Honekin batera, mutikoak sexuaren plazerra deskubritzen joango da, bai eta ere ordea, jelosiaren oinazea. Ipuin eder honetan akzioa eta sentimenduak nahasturik agertzen zaizkigu.
Erabat desberdina dugu “Alas poor yorick” narrazioa. Hemen espiritu baten istorioa agertzen zaigu; espiritu arlotea, bizitzaren gora-beheretaz disfrutatzen atsegin duena, bere erabateko podereaz baliatuz. Honela abentura desberdinak agertuko zaizkigu, sexua dela, bidaiak direla etabar.
Amodiozko erlazioa dugu “Tanatologia” azken istorioa. Ez dugu amodio oso arrunta ordea, bi gizonen artekoa baizik. Nola hasten diren maitatzen, prejuizioak, bizitza zitala, morala, jainkoa etabar, dena orrialde gutxitako narrazio batean.
Nahiz eta abenturak, sexua edota farreak ez falta izan, hiru narrazioek badute halako sabore mingotsa, tristea; autoreak honela denetik nahastea ondo lortuz.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui