kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Abadia Urrustoi / Jean Louis Davant / Durangoko Udala, 1986

Abadia Urrustoi pastorala Mikel Mendizabal / Argia, 1987-09-13

Antoinne D’Abbadie edo Abadia Urrustoi joan den mendeko euskal kulturaren mezenasari buruzkoa da Davant zuberotarrak Durangoko 1986ko euskal jaietara aurkeztutako pastoral berri hau, abertzaletasunaren bidean mamitua.

Zinez polifazetikoa gertatu zen Abadia hura, lore-jokoak mugaz bi aldeetan antolatu eta sustatu zituena.

Antoinne D’Abbadieren aita zen Michel, abade laikoa, Irlandara doa Frantziako iraultzari ihes eginik, eta han Ellisabeth Thompson protestantearekin ezkontzeko. Beren seme Antonio Frantziara itzuliko da ikasketak Sorbonan burutzeko, Brasilen astrologia eta Etiopian zientzian arituz gero. Artean, Bidasoaz ezkerrerako probintzietan karlistada gertatu da, Zumalakarregiren heriotzea ere pastoralean antzeztu delarik. Abadiak bestalde, Agustin Xaho ezagutuko du harekin euskal gramatika bat egiten duelarik.

Lore-jokoak prestatzerakoan, Duvoisin, Bonaparte, Elissanburu, Arrese Beitia eta holakoak ageri dira pastoralean, iragan mendeko kultur sustaldiaren lekuko. Politika arazoen berri ere ageri da Davanten lanean, Abadiak Frantziako errepublikarrekin zituen gorabeherak, nahiz Espainiako karlistenganako zuen xarma ageri bait da. Aipatzekoa euskara eskoletan sartzearen kontra nola aritu ziren errepublikarrak ageri dela pastoralean. Santa Kruz apaiza, Abadiaren emazteak Virginiak haurrik ezin ukanak dakarren malura eta beste hainbat pastoralean.

Ikuspegi osoki abertzaletik emana, zazpi Euskal Herrien bateratze asmoz eta zuberotarren kontzientziatze nahian, gaurkoan Zuberoan haurrak euskaratik nola saihestu diren ere dakarrena. Argitarapen honetan 36 jelkaldi ageri dira, baina antzezterakoan gehiegi ez luzatzearren 25 jelkaldirekin aski dela diosku Davantek.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak