kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Uneka... gaba / Miren Agur Meabe / Labayru, 1986

Uneka… gaba Mikel Mendizabal / Argia, 1987-04-12

Miren Agur Meabe, orain artean Idatz eta Mintz aldizkarian iharduten zen lekeitiarraren lehen liburua dugu hau, 11 narrazio motzek lotua. Liburua lehen kolpetik ikusita, bi gauzez jabetzen gara. Batetik ipuin bakoitzak daraman irudi aberatsaz, eta euskalkiaz bestetik, ipuinak bizkaiera batuz idatziak bait dira. Hizkuntzarekin segiz, esan dezagun maila handiko idazkera duela lekeitiar gazteak, eta idazterakoan garbizaletasuna oinarri izan ez badu ere, hizkuntzaren egokitasunari eta berarekin lana artez egiteari arreta berezia ipini diola.

Berez ipuinak direna aurkeztuz, ia guztietan ageri diren kostanteak aitatu behar lirateke: batetik, gertaera klasikoetatik bazterrera ibilia dugula idazlea, barne bizikizun geldoak idazkera mamituan itxuratuz, maitasuna, giza harremanen hausdura mingarriak, aspaldiko oroitzapenen itsaskortasun astuna, unearen gozamena edo tristura latzaren deskribapena landuz.

Narrazio laburretan barna, bizitzaren ikuspegi etsia da nagusi, intimismoa izaki soineko bakar. Aipatzekoa da ere emakumezko pertsonaiak asko direla liburuan, garai joanen itzala denbora guztian inguruka darabiltelarik.

Jar dezagun amaitzeko liburuko ipuin zenbait lehen ere kalean dela literatur aldizkari bidez.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak