« Teatrora, algara eta katartsi bila | Itsasoak iraultzan »
Terrorista / Karlos Santisteban / Haranburu editorea, 1986
Terrorista Iñaki Camino / Argia, 1986-05-04
Karlos Santistebanek poema liburu bat eta beste narrazio liburua argitaratu ditu oraintsu. Duela bi bat urte ere, narrazio motzari eta poesiari ekin zion antzetsu, hizkuntza aldetik garai hartako barrokismotik apenas ezer geratzen bada ere. Hizkera aldatu da, baina ez narratzeko modua. Narrazio erraza, konplikaziorik gabea, lineala, eta eguneroko arazoez diharduen gaia. Alde honetatik, pretentsio gehiegi gabeko prosa dela esan behar dugu, gaiaren tratamendua axaleko samarra iruditu bait zaigu, narrazio baterako markoa aurkitu eta gero, lana borobildu gabe utzi bailuen edo, lanari benetan ekin beharreko momentuan liburua bukatzea alegia. Guk behintzat eskematismo itxura hartu diogu Santistebanen lan honi. Bertan, gazte batzu sexuaren nahiz abertzaletasun eta iraultzaren bidean nola barneratzen diren erakusten zaigu. Bilbo inguruan biltzetik ekintza zuzenera pasatzen diren gazte hauek ETAn bukatzen dute. Halako batean erasoa sofritzen dute eta protagonista Baiona aldera doa. Han segi behar bizitzen eta honek beste pasadizoak dakarzkio gure gizonari. “Uda batez” izeneko narrazioan erabilitako ikaratze teknikak darabiltza oraingoan Santistebanek berriz ere, egoera beltzenaren ikara eta sufrikarioaren adierazgarri gisa.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez