« Itsas izar bat zen | Babiecaren hotzikarak »
Joanak joan / Yon Etxaide / Erein, 1986
Joanak joan Iñaki Camino / Argia, 1986-04-27
Urteak dira elaberri hau kalera lehen aldiz irten zenetik, 31 hain zuzen. Sari bat irabazi berria atera zuten Zarauzko Kulixka sortakoek. Geroztik, urtetan ahiturik egon zen, duela sei urte Aurrezki Kutxa batek berriz atera zuen arte, edizio zuzendua oraingoan, aurrenekoaren hutsak orraztuta, eta orain hirugarren aldiz Erein-ek atera du berriz ere hobetua. Dakizuenez, Yon Etxaide bere lan guztiak euskara batura pasa dituen idazleetako bat da, lanak orraztu eta hobetzeagatik izugarri saiatzen dena.
Lana tradizionalki egina da, elaberri giristinoa deitu dio Yonek berak. Hau dioenak aurreneko irarraldia irakurri badu ere, hau ez beraz, hartaz oroitzen denaz zerbaitxo esango dizue. Pierre Topet Etxahun zuberotarra etsipen eta okerbidean bizitako pertsonaia dugu, iragan mendean munduak kurritu zituen euskalduna. Premu izaten segitzeko gehien maite zuen laguna, andregaia, utzi egin behar izan zuen, emakume, Etxaidek dioen bezala, doilor batekin ezkontzeko. Emakumea auzokoarekin ibiltzen hasi zitzaion eta behin hau hil ustetan aldameneko bizilaguna akabatu zuen Etxahunek. Kartzela, erbestea, irainak eta halakoen pean emango ditu urterik gehienak. Guzti honetan oinarriturik Yon Etxaidek elaberri bat egin zuen, eta hori da gaur azaltzen dizueguna, hobetua gainera geroztik. Hainbat urteren buruan, Jon Etxaideren lana ezagutua izan den une honetan, hara bere nobeletatik interesgarriena. Aurreneko argitaraldian zekartzan marrazkirik ez da oraingoan.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui