« Deabruaren hiztegia | Gurea baino absurdoagoak badirelako »
Rossetti-ren obsesioa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2001
Rossetti-ren obsesioa Ana Unanue / Aizu, 2001-09
Istorioa: Dante Gabriel Rossetti-k emazte izandakoaren gorpua hilobitik atera zuen, zerraldoarekin batera lurperatutako poemak berreskuratzeko. Obsesio bera izango du liburuko protagonistak: nola berreskuratu behin emakume bat seduzitzeko erabili zuen testua, beste emakume bat bereganatzen saiatzeko.
Emaitza: eleberri biribila. Saizarbitoriak ongi baino hobeki menperatzen du teknika narratiboa, eta abileziaz lotzen ditu Rossettiren eta protagonistaren istorioak. Trebea da, halaber, protagonistaren erretratua: morroi mixerable eta patetikoa irudituko zaigu askotan, eta lotsa ere emango digu, baina ez besteren lotsa, norberarena baizik, ez baita zaila haren mixeria eta mugetan geureak errekonozitzea.
Nabarmentzekoa: egilearen ironia, irakurlearen ezpainetara irribarrea ekartzen duen sarkasmo puntu hori. Sarkasmo hutsa baita protagonista —idazlea ogibidez— horren traketsa izatea sentimenduak hitzez adierazteko orduan. Saizarbitoriak ironiaz tratatzen ditu gizonezkoen eta emakumeen arteko komunikazio arazoak, baina ez horiek bakarrik. Idazleak, euskaldunak, emakume burgesak… Inor ez da libratzen egilearen ironiaz.
Galdera: Rossetti-ren obsesioa eleberria Gorde nazazu lurpean bilduman argitaratu zuten aurrenekoz. Zergatik argitaratu dute berriro, oraingoan aparte? Galdera erretorikoa da, jakina. Erantzuna badakit.
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Turismoa
Asier Basurto Arruti
Maialen Sobrino Lopez
Geratzen dena
Ione Gorostarzu
Maddi Galdos Areta
Zerua hemen
Oihana Arana
Maialen Sobrino Lopez
Barne zerbitzuak
Katixa Agirre
Amaia Alvarez Uria
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Joxe Aldasoro
Ni, laiko
Markos Zapiain
Aritz Pardina Herrero
Zure bazterrekoak
Cesare Pavese
Asier Urkiza
Termita
Garazi Albizua
Nagore Fernandez
Argazkiaren erabilera
Annie Ernaux
Maialen Sobrino Lopez
Café Mokka
Jabier Muguruza
Mikel Asurmendi
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Irati Majuelo
Basatiak
Maria Reimondez
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Zerua hemen
Oihana Arana
Paloma Rodriguez-Miñambres