kritiken hemeroteka

8.402 kritika

« | »

Bertsolariaren jokoa eta jolasa / Joseba Zulaika / Baroja, 1985

Bertsolariaren jokoa eta jolasa Iñaki Camino / Argia, 1986-01-26

Lan majoa Joseba Zulaikak egin berri duena. Bertsolaritza ikuspegi soziologikotik aztertu du, eta ondorio oso serioetara iritsi. Bere usteen kontrakorik ere izango da jakina, gaia labainkorra baita. Bertsolaritza joko baino, jolasa dela defenditzen du, jolasaren legeen bidez epaitu beharrekoa beraz, eta ez txapelketetako bide baztertzailearen bidez. Dena dela, sakonki ikusiko dugu orain liburuaren mamia zein den. Hemendik aurrerakoak Josebaren hitzak dira, erne berak esandakoari.

Jokoan dena serioa da, hitza ezin da aldatu, arauak daude, alda ezinekoak, jolasean arauak aldatzea litekeena da, ez dago jolasean irabazle edo galtzailerik.

Jokoa zehatza eta literala da, ez du jolasak bezala anbiguitate eta metaforarik.

Bertsolariaren hitza: bertsolariaren arrazoia imajinez osatutako ilada da, bere lokera formala imajina da. Koplaren alde formalak neurtu daitezke, baina ez bertsolariak egindako harreman imajinario horien esanahi metaforikoa. Beraz, bertsolarien hitzak eta imajinak ez dira beren esanahi soilean geratzen. Multirreferentzia sinbolikoak, errealilate estetikoaren anbiguetate eta orokortasun neurtezina dauzka berarekin. Hortik dator bertsoaren grazia eta atsegina.

Txapelketan, alderdi formalak neur daitezkeen arren, metaforazko imajin eta harremanak, hots, neurri ordinarioak hautsiz sortzen den bertsoaren mundu imajinarioa ezin da neurtu. Bertsoan ez daude bi tanto berdin, horregatik ezin dira neurtu, ez dute zenbakirik onartzen. Txapelketan alderdi formalari imajinaren munduari baino garrantzi handiagoa ematea aurreiritzi hutsa da, bertsoak, jokoak bezala irabazlea eta galtzailea behar duela pentsatzen duenaren aurreritzia. Bertsoa jokoa bada, ukitu ezinezko arauak behar dituela onartzera garamatza zuzenean, toki guztietan balore bera duten arau formalak, hartara, ez luke balio beraz zenek ziria hobeto sartu dion edo zein bertso egokitzen den hobelo momentu horretara. Josebak, bertso egokituaren adibide gisa, berariaz bertsoari grazia emateko egindako pottoa ematen digu. Bertsogintza neurketa tekniko hutsera mugatuz ez al lioke gaur egungo errobot programatu batek aise irabaziko garai bateko gure bertsolari zahar haietakoren bati?

Egungo txapelketetako bertsolariak onak direnez, alderdi formala ezin hobekiago lotzen dute. Grazia horren neurketa posible dela aurresuposatzea ez omen da komeni Josebaren ustez, neurketa hori norberak era diferentean egin bait dezake, hala juradoak, hala entzuleak. Bertsoa jolastzat hartzea egokiena, lehiaketa zentzua txikiagotuz, bertsogintza jokoaren lege estuetan sartzea bertsolaritzaren desbideratzea baita.

Beste arteetan, poesian adibidez, neurketa zilegi bada ere, bertsogintzan ez hainbeste, bertsogintzaren legeak ahozkoak baitira, guztiz apartekoak, bertsolaria denboragabea baita bere bat-batekotasunean. Testu idatziaren balioa enbidoarena litzateke, baina bertsoarena hordagoarena.

Bertsolaritzak gure izakerarekin lotura duenez, txapelketa apustu klase bat gehiago besterik ez da, hori ezin uka. Dena den, askotan gertatuak dira gure plazetan bertsolariek bukatu saioa eta herriak enpate eskatzea, edota arratsaldean jardunda goizaldera arte aritzea, jokoak duen denbora zehatzaren neurketa hautsiz. Gaur egun gure publikoak galdu egin du parte-hartze aktibo hura, eta juradoak zer esan zain dago.

Hasieran esan dugun bezala, bertsolaritzak kulturaren sarearekin duen harremana ere aztertzen du Josebak. Konpetizio eta kolaborazio-formak kultur-sistema orokorraren baitako funtzionamenduan ikusi behar dira, alegia, euskal kultura kontutan harturik, ze neurritan eta ze mailatan tokatzen zaio bertsolaritzari joko konpetitibo izatea? Zuberoako txikitoen adibidea ematen digu. Bi artzai haserretzen direnean, alkarri bertsoka hasten dira asto beltzarenak boteaz. Azkenean ezin gehiago xutik egonda, barrez hasten dira doilorkeriak adituta, beren haserre guztiak bukatuta. Bertso kantatzeak komunikazio-testuinguru berezia sortzen du, Xenpelarrek, enkargatu zenean, Musarro bazter batean besoak gurutze pipa hartzen harrapatu zuen hartan bezala. Euskal kulturaren baitan, bertsolariaren meritu paregabea, denon gogoetan dauden sendimenduak eta egiak ebokatzea eta kantatzea da, bertsoak ere bere momentua behar du, gauza asko bertsotan esanda askoz bizikiago senditzen eta sinesten ditugu. Bertsolariak sortzen duen komunikazio-giro berezi hori “joko” arrunt baten norgehiagokan kabitzen ote da?

Bertsolariek eman nahi digutena, umorea, esperantza, bihotza eta sendimenduen negarra da Debako plazan harako hartan entzun zuten bezala, esan genezake gure kultura tradizionalean bertsolaria izan dela hitzaren literaltasuna eta jokoaren galdu-ala-irabazia gainditzen erakutsi diguna. Bizitza bere alderdi tragikoetatik purifikatzea, kantu batean esperimentatuz eta ulertuz, berez, ulermenetik harantzago dagoena da: gezurraren bidez egiak esatea, fikziozko ofizioak harturik pertsonen benetako egoerak agertzea. Zeregin kultural ezin ordezkatuzko hau, ezin da norgehiagokaren arriskuan utz.

Gure kultura tradizionala ere egon daiteke disparatez josia. Bertsolaritza eta emakumearen kasua aitatzen dizkigu Josebak. Gizon helduarena pelota “jokoa” bada, gaztetxoena pelota “jolasa” da. Gizona gizonari jokora hurbiltzen zaio, baina emakumeari jolasera. Bertsolaritza, beste edozein joko bezala, gizonei dagokie, emakumeekin bertsotan aritzea gauza normala balitz, bertsolaritzaren definizio inplizitoa jokotik baino, jolasetik hurbilago egongo litzateke, eta ondo dakigunez, umeak bakarrik ari daitezke jolasean. Garai batean bertsoa emakumeen lana bazen ere, gizarte legeak aldatzearekin emakumezkoaren bertsogintza ere beheraka joan zen. Egungo txapelketen ondorio onuragarrietako bat emakumeak ere bertso-lanean jartzearena da, emakumeei ere joko konpetitiboa zabaltzean, gizonaren domeinu bakarra gainezkaturik geratzen da eta jokoa tradizionalki definitu duen alderdi funtsezko bat hautsirik.

Bertso kalifikatze lana ere ez du aintzat hartzen, bertsolariak berak baitira beren bertsoak hobeen juzkatuko dituztenak.

Badu indarrik liburuak gero!

Azken kritikak

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta

Jon Jimenez

Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza

Nagore Fernandez

Zoo
Goiatz Labandibar

Asier Urkiza

Hetero
Uxue Alberdi

Joxe Aldasoro

Euri gorriaren azpian
Asier Serrano

Paloma Rodriguez-Miñambres

Galbahea
Gotzon Barandiaran

Mikel Asurmendi

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Irati Majuelo

Lagun minak
Jon Benito

Mikel Asurmendi

Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga

Jon Jimenez

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Asier Urkiza

Lautadako mamua
Xabier Montoia

Nagore Fernandez

Bihotz-museo bat
Leire Vargas

Bestiak Liburutegia

Rameauren iloba
Denis Diderot

Aritz Galarraga

Neska baten memoria
Annie Ernaux

Paloma Rodriguez-Miñambres

Artxiboa

2024(e)ko azaroa

2024(e)ko urria

2024(e)ko iraila

2024(e)ko abuztua

2024(e)ko uztaila

2024(e)ko ekaina

2024(e)ko maiatza

2024(e)ko apirila

2024(e)ko martxoa

2024(e)ko otsaila

2024(e)ko urtarrila

2023(e)ko abendua

Hedabideak