« Hitzak naroa | Behin bitan »
"Del Rincon"en motorra / Mario Onaindia / Erein, 1985
“Delrincon”en motorra Iñaki Camino / Argia, 1985-12-22
Mariok politikari utzi eta literaturari gogor eutsiko ziola esan zigunetik hau dugu lehen lana, narrazio motza bera. Marioren azken lanen balantzea egitekotan, positiboa irteten da garbi asko, eta bide horretan bertan kokatu nahi nuke azken nobelatxo hau ere. Ez dut horrekin Mariok goia jo duenik esan nahi, onenak emateko baititu oraindik, baina “Delrinconen motorra” izeneko honen duintasuna ezin ukatuzkoa da. Bati baino gehiagori aditu diot maiz Mariok ez dakit nolako prolemak zituela halako subjuntiboekin, ortografian bazuela akatsik e.a., baina ezin esango dugu Mariok sintaxia ongi eta trebeki menderatzen ez duenik, ezin esango dugu, eta arras inportantea deritzat honi, Mariok ezdakiela narratzen. Orain arte bezala, Mario narradore bikain agertu zaigu azken nobelatxo honetan, eta sintaxia dela ta, euskal narratibagintzari komeni litzaiokeen halako kateatze luze interesgarri batzu somatu uste izan ditut. Liburuaren fabula, Gernikara datorren inmigrante galego baten ibilerak ditugu. Integrazioaren arazoa biziki sofritzen du honek, baina polliki polliki itxura eta hizkuntza aldatu ahala erdietsiko du zerbait. Hainbat eta hainbat herritan gertatu bezala, arrazismoa nagusi. Maitemintze baten zertzeladak ematen dizkigu bide batez idazleak.
Ez da beste munduko gauza, baina bai liburuxka majoa, erraz eta gustora irakurtzen dena. Oraindik ere izango dira Mariori halako subjuntiboa edo atxea barkaluko ez diotenak.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi