« Gauzurtz baten izenak asmatzen | Ispiluak »
Aurten ere diferente izanen da / Askoren artean / Susa, 1985
Aurten ere diferente izanen da Iñaki Camino / Argia, 1985-03-10
“85.eko narratiba” izena ageri da liburuan. Ez da ahantzi behar, iaz ere antzeko zenbait kaleratu zuela Susa taldeak, orduan ere ipuin bilduma kaleratu bait zuen. Aurtengoan zortzi izan dira idazleak. Banan banan lanen berri laburra emango dugu. F.J. Mendigurenek elkarrekin haserretzea erraz lortzen duen bikotea azaltzen digu, taberna batean jarri dira eta mutilaren kasketa karganteek egoera oso zail bihurtuko dute. Joxean Sagastizabalen “Zerupe”n, eskailera bereko bizilagun batzuk goizeko ordu ilunetan dauzkaten pasadizuak kondatzen zaizkigu, puta bat eta etxeko atezain zaharra ditugu protagonista. “Atera nazazue” Xabier Zorrozarena da eta bertan, eskolako haurrak berekin hartuta bere guraso zaharren baserrira asteburua pasatzera doan irakaslearen gau lorik gabea ematen zaigu aditzera. Asaba zaharrek izandako izpirituekiko arazoak irakasle honi agertzen zaizkio. Laura Mintegi da laugarrena, “Teresa” kontakizunarekin. Hiritzarreko kale goiztiarretan egunkari saltzen ari den emakume gizarajoak sortzen dituen usteak gaztaro erosoago batekin kontrastatzen ditu egileak. Jokin Ansorenaren “Kafetegia” esaldi konbentzional eta minutu arrunten sarera garamatzan narrazio llaburra dugu, egunerokotasunaren intraszendentzia azaltzen diguna. “Hor dago” Eukene Martinen ipuina dugu. Herri ttiki bateko igande arratsalde batez musean dihardute enpresarioak, besarritarrak, neska gazte batek eta zientzia munduan sartutako beste gazte batek. Ondoan herriko emakume batzu amona zaharraren ipuinak aditzen ari dira. Pixkana, pixkana, amonaren ipuina eta museko jokoren artean antzekotasunak sortzen dira. Iñaki Ugartebururen “Aitzindaria” larogeitaka urtetan erditutako Anastasiren bizitzaren zati bat aitatzen duen ipuina dugu. Azkenik Gorka Setienen “Klara eta ura” dator, porro, alkohol, musika eta sexuz zipriztindutako ipuina.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi