kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Ama / X. Artiagagoitia / Elkar, 1984

Ama Iñaki Camino / Argia, 1985-01-20

Liburu honekin hasi baino lehen, merezi luke Landa batek Susa 13 aldizkarian Tximista saila zela eta zituen kejak, prestijiorik gabeko idazleak sail horretan sartu eta prestijiodunak lujozko ediziorako uzten zirela bait zioen.

Lerro hauetatik Landaren hitz ausartak eskertu nahi nituzke: batetik dioena egia saindua delako eta bestetik aurten lujozko edizio horretan kaleratu diren idazle kontsagratuen lanak (Urkizurena, Iturralderena, Amurizarena, Garaterena) aski kaxkarrak izan direlako. (Mujika eta Kintana behekoen langatik goragoxe ibili baitira).

Liburuari berari dagokionez, nobela honek 84. urteko Café Iruñan bigarren saria jaso zuela esan beharra dago.

Hitzaurrean, berak honelako liburua sekula ez zukeela argitaratuko diosku. 17 urterekin idatzi zuela eta gaur egun ez zaiola bat ere laket.

Ama-ren problematika aztertzen du orriotan. Ama hil berri zaio, hiletetara joateko ordubete inguru falta du oraindik ela oroitzapenen errotari eragiten dio zurtzak. Oroitzapen hauetan amarekin hitz egiten duenean, xamurtasun giro bat antzematen da berehala aurreneko zatian behintzat, hizketa neutroan dihardute. Hileta baino lehen egiten dituen gogoetetan hiketa da nagusi.

Hileta ondorengo gogoetak mingotsak dira, hiletetara etorri diren eta zenbait senideren faltsukeria adierazten baitigu adibide askoren bidez, gizartearen ustela salatzen du idazleak. Errealitateko kontuak ere ageri dira: Itoiz, Mikel Arregi, lanik eza. Chomsky, Bilboko jaiak, progre itxura gorde nahi duten askoren kontrako erasoak e.a. Amaren paper garrantzizkoa, bere maitasun sakona, sentiberatasuna, altzo sikologiko sakona tratatzen dira lehen zatian, baina bigarrenean gazteak ama ez du lehen bezain ama ikusiko emakume hori, munduko emakume zanpatu eta bakardadez inguratua bezala baizik, ez da ama bakarrik, baita pertsona ere.

Nobelaren ikuspuntua gizarte ustelaren faltsukeriak salatu eta ama den zulo sakonean inbestigatu nahi duenarena da. Hizkera hertsia da, gramatikala oso, estilo arina baino, gramatikaren egokitasuna bilatzen duenarena.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak