kritiken hemeroteka

8.121 kritika

Azken kritikak

« | »

Haur besoetakoa / Jon Mirande / Hordago, 1983

Haur besoetakoa Xabier E. / Argia, 1983-04-17

Urte batzutan itxaron ondoren, azkenean, eta Hordagok argitaratuta, kaleratu da “Haur besoetakoa” liburuaren bigarren argitalpena. Liburu hau duela urte batzutik egorturik zegoen, eta asko ta asko ari ziren liburua eske, ez bakarrik zenbait fakultate ta eskoletako ikasleak, irakurle hutsak ere horretan ari ziren; halere eta guk ulertzen ez dugun neurri batengatik orain arte ez dute plazaratu.

Kasu hau ez da bakarra, hor dago esate batetarako “Ene Jesus” argitaratu berria, edo oraindik berrargitaratu gabe “Arantzazu”, “Hiru gizon bakarka”, “Santa Kruz apaiza”, “Joan eta Ane zigarro bat erretzen”, “Leturia-ren egunkari ezkutua”… argitaratu bezain laster salduko liratekeen liburuak alegia, baina euskal irakurlegoak sutan jarri beharrean, mantso-mantso jasaten du argitaletxeen jokaera.

Gure gaurko liburura itzuliz, euskaraz idatzitako eleberririk onenetarikoa dela esan behar dugu, hori baita askok uste duguna. Egia da hasiera barnekoa baina gogorragoa dela, gordinagoa; pertsonaiaren pentsamendu ta egoeraren deskripzioa… Theresak herehala agertu arren, ez du deusik esaten “buruaz hartuko zuelakoa egin zuen” arte, eta ondoren beste sei orri pasatuko ditugu pertsonaiaren pentsamenduak bueltaka dauzkagula. Hasierako hamabost orrialdeetan laupabost esaldiz osaturiko elkarrizketak dauzkagu bakarrik.

Gogor samarra eta pesimista “Zoritxarrez! irudimenaren solas bat zen hori, soilki, bai bazekien harentzat ametsa sekula ez zela egintzaren senide izanen…”, etsipen sentimendu hau gureganatuko da, harik eta pertsonaia —aita besoetakoa— eta haur besoetakoaren arteko harremanak sendotu, aldatu, finkatu goi maila batetan; orduan, eta orduan soilik utziko dio edateari, ez du alkoholaren beharrik izanen plazerez mozkortzeko.

Piskanaka Theresa bere aita besoetakoaren bihotzaz jabetuko da, honen baitatik Isabela andregaia erabat baztertzeraino. Neskatilaren emetasun garbia, epeltasuna, gozotasuna izango da garaile eta aitabitxia ta Isabelaren arteko harremanen hausturaren kausa.

Maitasunaren eboluzioa, liburuaren eboluzioa

Ikaragarria da liburuko bost kapituluetan ematen den eboluzioa; Theresa eta aitabitxiaren arteko maitasuna handituz joanen da etengabe, kalean aurpegia emanez, batere lotsarik gabe, baina sekretuaz inguraturik —pintatzaileak koadroaren truk beraien historia eskatzen die, ez urrerik ez antzekorik, beren arteko historia baino—.

Lehen kapituluan Theresaren Isabelarekiko beldurra ageri zaigu alde batetik eta bestetik aitabitxiak egin dion lehen ikustaldia —lehena ez dena—, eta han jazotako ustegabe.

Bigarrenean ordea, Theresaren irakaskuntzaz lehen aipamenak dauzkagu, haren hezkuntzak aitabitxiarengan sortzen dituen arazoak eta pentsamenduak; Isabelarekin Theresa izanen zuela. Arratsaldeko bisitan Isabela Theresarekin konparatzean higuina eta gorrotoa sentitzen du aita besoetakoak, eta azkenean borroka baten ondoren “Aukera aisa dinat:… joan haiteke berehala” erranen dio Isabelari ezteiak pikutara bidaliz. Gau hartan haurraren ametsean dago aitabitxia.

Hirugarren kapituluan munduarekin haustura ematen da, bion arteko lokarriak gehiago estutuz; haurraren hezkuntzaz ahal bezain laster arduratzea erabakitzen du, eta bitsartean “eskolatik kanpo ez zuen Theresitak aita besoetakoaz beste inor ikusiko”. “Hilik zegoen bientzat inguruko mundua oro”. Eta gela berean elkarrekin lo egiten hasten dira; beraien kaparazoia ixten diraute, “Zin egiten dautan enekin bakarrik egonen haizela beti?” “Erabaki zuen lehen baino lehen neurriak hartuko zituela beti berarekin, etsean egon-eraztekotz…”.

Baina itxialdian itorik, kanporatu beharra azaltzen zaie, mundu orok beraien zorionaren berri jakin dezan.

Laugarren kapituluan, udan, egunaz hasten dira hondartzan beraien arteko harremanak, igeri egiten irakatsi Theresitari, Theresitak gizonaren ardura eraman… eta pintorea agertzen da, kanpotar bat, bikotea bortxatuz, une batzutan bederen, hirukotea osatuko duena; baina honen eragina txikia da erabat. Ez ordea senide bat etortzean sortzen den ekaitza; dramaren eragilea, familia, hezkuntza, morala eta hainbat gauzaren izenez maitasunezko batasun oso hura puskatu eta hondatuko duen senidea.

Eta senidearen hamar eguneko epea luzeegia suertatzen da, bostgarren kapituluan ikusten den hezala. Izan ere Theresari den-dena kontatu ondoren beren buruak itoaz hiltzea erabakitzen baitute egun hartan bertan; Theresa itoko da; aita besoetakoa azken orduan salbatua izan arren, pintatzaileari doakio, historia kontatu, ta gero, Theresarekin bat egin itsasoaren hondoan, beraien arteko maitasuna zati ezina zela erakutsiz.

Eboluzioa —ta ekintzak— oso logikoak dira, uneari dagozkionak eta ez besterik! Baina hau gaia da, eta liburuaren barnean, kapituluen zehar, beste eboluzio bat dago deskripzio, sentimendu eta egoerak azaltzean; gero ta sakonagoak baitira.

Bukatzeko amaiera

Oro har, liburuak emetasuna, gozotasuna eta eztitasuna dario; ongi landuta dagoen liburu on bat dela azalduz.

Azkenik eta honekin lantxo honi bukaera emateko, ohar bat egin nahi nuke; hots, amaiera. Niretzat oso garrantzitsua izaten da eboluzio, lan baten azkena baita eta irakurleak jasotzen duen azken inpresioa ere. Liburu honetakoa izugarri ona da, aita besoetakoa itsasoratzerakoan maitasunaren lokarria nolakoa den adieraziz aparte, egin zezakeen gauza bakarra egiten du; hots, bere burua hil Theresari jarraituz. Pintatzaileak berriz, historia jakitean, guztiaz oharturik bere oroimena egitea erabakitzen du eta haien maitasunaren miraria kontatzea. Azkenik irtenbide bat soilik duela ikusirik eta jende zintzo ta zuzen artean egon nahi ez; amets etsigarria alkoholean itoko du.

Berriro dinot, euskaraz idatzitako eleberririk onenetarikoa.

Azken kritikak

Alaska
Castillo Suarez

Irati Majuelo

Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da
Karmele Igartua

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Pantailen garaipena
Iñigo Martinez Peña

Jon Martin-Etxebeste

Axularren gerizapean
Kepa Altonaga

Asier Urkiza

Emakume bat
Annie Ernaux

Nagore Fernandez

Atsoa
Victor Catala

Joxe Aldasoro

Arrain hezur bat eztarrian
Olatz Mitxelena

Jon Martin-Etxebeste

Lur gainean, itzal azpian
Leire Milikua Larramendi

Irati Majuelo

Gu gabe ere
Itziar Ugarte Irizar

Mikel Asurmendi

Alaska
Castillo Suarez

Jon Martin-Etxebeste

Alaska
Castillo Suarez

Maddi Galdos Areta

Puskak
Irene Pujadas

Asier Urkiza

Norberak maite duena
Miren Billelabeitia

Nagore Fernandez

Beirazko kanpaia
Sylvia Plath

Hasier Rekondo

Artxiboa

2023(e)ko martxoa

2023(e)ko otsaila

2023(e)ko urtarrila

2022(e)ko abendua

2022(e)ko azaroa

2022(e)ko urria

2022(e)ko iraila

2022(e)ko uztaila

2022(e)ko ekaina

2022(e)ko maiatza

2022(e)ko apirila

2022(e)ko martxoa

Hedabideak