kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Egunsenti biluzia / Jose Luis Otamendi / Ustela, 1980

Jose Luis Otamendi egunsentia biluzten Josu Landa / Argia, 1981-03-15

Ongi benetan bukatu du urtea USTELAk. Izan ere, iaz argitaratu zituen liburuek —poesia izaki— oso maila politeko poemak erakutsi zizkiguten. Lehenengo txaloa, beraz sail osoari eman behar.

Lehenengo txaloa esan dugu, Otamendiren liburuaz ari bagara, txaloek bata bestearen atzetik joan behar luketela iruditzen bait zaigu. Zeren duela urte eta erditik hona poema liburu bana idazle berri dexente kaleratu badira —bagara— nire ustez mailarik eta estilorik interesanteena lortu duena Jose Luis Otamendi izan da, Egunsenti biluzia izeneko liburuaz. Eta esango dugu zergatik.

Alde batetatik, Otamendi topikoetatik urrun dabilelako. Oso ikusita bait dugu nola estilo batetan nahiz bestean topikoetan erortzea oso arriskua handikoa den. Aurretik bait daki poetak klabe batzuek sartuz zein irakurlego sektoretan eroriko den ondo. Eta Otamendiren poesia korrontearen kontra doan estilo bat hartzen ez badu ere, estilo horren barnean mundu berri bat eskaintzen digu. Ihes egiten dio surrealismoak —eman dezagun Otamendi surrealismoan zehar abiatzen dela— eskaintzen dituen idazkera moeta erraz, automatiko eta topikoei. Eta ezagugarri honen lehen ondorioa harridura da. Benetan harritu ginen poemotan zehar iruditzen den munduan lehen aldiz sartu ginenean. Zeren askok poesian dena eginda zegoela pentsatzen genuen arren, Egunsenti biluziak ezetz frogatu digu. Zorionez.

Beste alde batetatik, Otamendiren liburuan ez da artifizialkeriarik ageri. Beste poeta askorengan oso garbi ikusten bait da estilo berri bat lantzen hastean, saioa ezin burutuz edo, osotasuna borobiltzeko eman beharrezko azken pausua emateke geratzen da. Eta horrek, poema liburu gehienak, edo oso erabilitako bide batetatik ezer gutxi berri aportatu gabe jaramonik jaso gabe igarotzen ziren, edo bide berrietatik abaituz borobiltasun batetara iritsi gabe kutsu artifizial batez horniturik gelditzen ziren. Egunsenti biluziak horri ere ihes egin dio, mundu berri bat eskaini ez ezik, naturaltasun handi bat dariola.

Eta guzti honen ondorioa argi eta garbi azaltzen zaigu. Irakurlea bait da benetan inpresioak jasotzen dituena. Oso mundu sujerente bat jartzen zaigu begi aurrean. Aditzak ahalik eta gutxien, eta hitzen esanahi desberdinak pilatzeak eman dezakeen indarra a tope erabiliz. Egunsentia biluzi nahi duen liburu hau ez bait da errealitatearen erretrato koherente bat —orain arte koherentzia ulertu izan den erara—. Poesia honek, ondorioz, ez du egoera bat gogoarazten edo birsortzen, sujeritzen baizik. Inolaz ere deskribatu ezingo liratekeen sensazio konplexu eta arraroak. Sujeritu besterik egin ezin diren sensazioak.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak